Brahui (herria)
| Mota | etnia |
|---|---|
| Hizkuntza | Brahuiera |
| Erlijioa | islam |
| Geografia | |
| Jatorria | Balutxistan |
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Brahui (argipena)».
Brahui (brahuiz: براہوئی) mendebaldeko Pakistango herri bat dira, Balutxistan probintziaren erdialdeko eskualde menditsuan bizi direnak, eta askoz gutxiago Afganistango Kandahar eta Helmand probintzien hegoaldean. Tradizioan eta kulturan, balutxen oso antzekoak dira, norabide guztietan haiek inguratuta baitaude.[1] Arraza aldetik, hegoaldeko Indiako herrien antz handiagoa dute,[2] bizilagunena baino — larruazal ilunagoa dute —, eta, bereziki, brahui hizkuntza erabiltzen dute. Pakistan eta Afganistan hegoaldeko beste herriena ez bezala, hizkuntza drabidikoa da. Izan ere, Indiatik, Sri Lankatik eta Maldivetatik kanpoko drabidikoen herri bakarra dira, eta hizkuntza talde honetako gainerako populazio hurbilenetatik 1.500 kilometro baino gehiagoz bereizita daude.[3]
Tribu eta klanetan antolatutako populazio musulmana da, artzaintzan eta nekazaritzan aritzen dena; Bolan pasabidearen bi aldeetan dago, Irandik eta erdialdeko Asiatik Indiako azpikontinentearen sarrera tradizionaleko atea dena eta balutxak bi herri bereizitan banatzen dituena: Indus ibaiaren inguruko sulaimaniak eta Arabiako itsasoko kostaldeetako eta Iranekiko mugako makraniak.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Minahan, James B.. (2016). Encyclopedia of Stateless Nations: Ethnic and National Groups around the World. (2. argitaraldia) ABC-CLIO, 79-80 or..
- ↑ (Ingelesez) Minahan, James B.. (2012). Ethnic Groups of South Asia and the Pacific: An Encyclopedia. ABC-CLIO.
- ↑ (Ingelesez) A slice of south India in Balochistan. in: Live Mint. 2017-2-19.
- ↑ (Ingelesez) Shah, Mahmood Ali. (1992). Sardari, jirga & local government systems in Balochistan. Qasim Parinters.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |