Brahui (hizkuntza)
| Brahui (hizkuntza) | |
|---|---|
| براہوئی — Bráhuí | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 1.800.000 |
| UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza drabidikoak North Dravidian (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
| Alfabetoa | Perso-Arabic script (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | brh |
| Ethnologue | brh |
| Glottolog | brah1256 |
| Wikipedia | brh |
| UNESCO | 2485 |
| IETF | brh |
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Brahui (argipena)».
Brahuia[1] (براہوئی, braːhʋiː, braːhu.iː ahoskatua) iparraldeko hizkuntza drabidikoa da, eta batez ere izen bereko herriak hitz egiten du Balutxistan probintziaren erdialdean, Pakistanen, eta komunitate sakabanatuak badira Iran, Afganistan eta Turkmenistanen[2].
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek gertuen duen hurrengo hizkera drabidikoa 1.500 kilometrotik gorako distantziara dago.[3]

Ez dago adostasunik brahuia Balutxistanera sartutako hizkuntza nahiko berria ote den edo lehen zabalduago zegoen hizkuntza drabidikoen familiaren soberakina ote den, isolatua geratu den indoeuroparraren etorreraren ondorioz.[4] [5]
Brahuia alfabeto pertso-arabiarrean idatzitako hizkuntza drabidiko bakarra, eta hori ere nahiko berandu, XX. mendearen bigarren erditik aurrera.
UNESCOren 2009ko txosten baten arabera, galzorian dauden Pakistango 27 hizkuntzetako bat da brahuia. [6]