Ideia-jasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brain storming» orritik birbideratua)
Fitxategi:Clixmarketing.png
Brainstorming-en irudia.

Ideia-jasa, brainstorming ingelesezko izenez ere ezaguna, ideia berrien sormena sustatzen duen talde-teknika bat da. Gai bat lantzeko osatu duten taldeko kideek gaiaren inguruan burura etortzen zaizkien ideia guztiak agertzean datza, inongo ideia edo proposamenik baztertu gabe eta gidaritza minimo batez. Helburua, beraz, ahalik eta ideia gehien plazaratzea da, beraien egokitasunari erreparatu gabe, prozesuaren bukaeran proposamenen ebaluazioa egiten bada ere. Alex Faickney Osborn publizistak plazaratu zuen teknika hau 1948 urteko bere Your Creative Power liburuan.

Pausuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau pausu daude:

  • "Epaiketa bertan behera utzi": Lehenengo fase honetan, ideia guztiak kontuan hartzen dira, ez da diskriminatzen inolako ideiarik.
  • "Pentsatzeko askatasuna" : Zenbat eta ideia gehiago hobeto, inolako oztoporik gabe, idei guztiak balio dute, nahiz eta, ezinezkoak izan. Izan ere, saio bakoitzean egon beharko litzateke taldeari barrea eragiten duen idei aski zentzugaberen bat.
  • "Kantitatearen garrantzia" : Zenbat eta idei kopuru handiagoa izan, gero eta errazagoa izango da ideien artean hautatzea. Hala ere, lehenengo ideiak ohikoenak eta erabilienak izaten dira, aldiz, azkenekoak, berritzaileenak.
  • " Efektu biderkatzailea" : Idei batetik abiatuz, ideia garatzean edo beste batekin batzean datza.

Interneten bidezko brainstorming-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan izandako arrakastari esker, gero eta ohikoagoa da interneten bidez egitea. Hori dela eta aurrera eramateko, software eta tresna gehiago sortu egin dira.

Online, erregistratu gabe eta era sinplean erabiltzeko aplikazio interesgarria da framemo.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.