Brainscan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brainscan
Filma
Jatorrizko izena Brainscan
Urtea 1994
Generoa beldurrezko zinema
teen filma
zientzia-fikzio filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 96 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Montreal
Narratibaren kokalekua New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Flynn
Gidoigilea(k) Andrew Kevin Walker
Antzezlea(k)
Edward Furlong
Frank Langella
David Hemblen
Amy Hargreaves



Bestelako lanak
Musikagilea George S. Clinton
Kanpo loturak

Brainscan, 1994ko John Flynn estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Gidoia Brian Owens eta Andrew Kevin Walker gidoilariek idatzi zuten. Edward Furlong, Frank Langella, Amy Hargreaves, Jamie Marsh eta T. Ryder Smith aktoreek antzeztu zuten. Soinu-banda George S. Clinton musikagileak konposatu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael Brower (Edward Furlong) fantasiarako joera eta bere aitaren etxean isolaturik bizi den 16 urteko nerabea da. Haurra zela bere amarekin batera auto istripua izan, ama hil eta bera hanka batetik elbarri gelditu zen. Bideojokoetan jokatu eta beldurrezko filmak ikusteko zaletasun handia du, gainera bere bizilaguna eta adin beretxukoa den Kimberly ([Amy Hargreaves]]) neskari jazarpena egiten dio.

Michaelen lagun bakarra Kyle da (Jamie Marsh). Behinola, Kylek Michaeli Brainscan bideojoko ultraerrealistiko berriaz mintzatuko zatzaio. Bideojokoak jokalariari bizitzan inoiz izan duen bizipen beldurgarriena izango duela ziurtatzen omen du. Berehala, Michaeli bideojokoaz izugarrizko jakinmina piztu eta erosi egingo du.

Bideojokoa hasi eta ordenagailuaren pantailan ohar bitxi bat agertuko da, honetan jokoa hipnosiaren antzekoa dela ohartzen da. Bideojokoan agertzen den pertsonaia nagusia Tranpatia (T. Ryder Smith) deritzona da, honek Michaeli hiltzaile psikopata baten paperean joka dezan eskatuko dio. Michaelek bideojokoan pertsona ezezagun bat hil eta haren hanka saria bailitzan jasoko du.

Halere, handik gutxira Michaelek izuturik berak bideojokoan birtualki hildako pertsona ezezagun hura errealitatean bizi zen pertsona bat zela eta eraila izan dela ohartuko da, bai eta bideojokoan agertzen den hiltzailea benetazko munduan ere bizi eta hiltzen duela.

Kylek Michaeli bideojokoa laga dezala eskatuko dio, baina Michaelek bere lagunaren eskakizunari uko egingo dio. Hortik aurrera Tranpatia delakoa Michaeli bizia ezinezkoa egiten hasiko zaio, eta Michaelen logelan bideojokoaren doinua den Primus taldearen musika entzungo da...


Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]