Brandeburgoko kontzertuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brandeburgoko 1. kontzertuaren eskuz idatzitako inzipita.

Brandeburgoko kontzertuak BWV 1046-1051 (jatorrizko izenburua frantsesez: Six concerts à plusieurs instruments) Johann Sebastian Bachek 1721ean Brandeburgoko Christian Ludwig margraveari aurkeztutako sei kontzertuko bilduma bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christian Ludwig Brandenburg-Schwedtekoa (1710, Antoine Pesne)

Bachek, kontzertu hauek, ziuraski zenbait urtetan zehar idatzi zituen, Köthenen kapera-maisu postuan zegoenean, eta lana, berriz Weimarren bere lanera itzuli zen arte (1708-1717) luzatu zen. Bachen eskeintza Margraveari 1721eko martxoak 24koa da, eta bere lehen esaldiak honako hau dio:

« Duela urte batzuk berorren Errege Gorentasunak entzuna izateko zortea izan dudanez, Berorren Gorentasunaren aginduetara, eta orduan Berorren Gorentasunari Jainkoak musikarako eman didan talentu txikia gustatu zitzaiola konturatu nintzenez, eta Berorren Errege Gorentasunak, agurtzean, nik konposatutako zenbait lan Berorren Gorentasunari bidaltzeko aginduarekin ohoratu ninduenez: Berorren Gorentasunaren agindurik kortesenak jarraituz, Berorren Gorentasunari, zenbait instrumenturentzako egokitu ditudan honako kontzertu hauekin nire betebeharrik umilena egiteko askatasuna hartuta, Berorren Gorentasunari, lan hauen pefekzio falta mundu guztiak ezagutzen duen Berorrek musika lanentzako duen gustu finaren zorroztasun horrekin ez epaitzeko erregutuz, baizik eta nik hala erakusten saiatzen naizen obedientziarik umilena eta errespeturik sakonena ondo har beza »


Bachek bildumarentzat idatzi zuen eskeintzak Concerts avec plusieurs instruments (Kontzertuak zenbait instrumenturekin) adierazten du. Bachek "orkestra instrumentuen espektrurik zabalena... konbinaketa ausartetan" erabili zuen, Christoph Wolffek esan zuen bezala.

"Sei kontzertuetako bakoitzak aurrekari bat ezartzen du musikaren idazketan, eta bakoitza parekorik gabe mantenduko zen". Heinrich Besselerrek, orotara behar ziren musikariak (lehen kontzertua alde batera utzita, une berezi baterako berridatzia izan zena), Bachek Köthenen zituen 17 musikariekin zehatz-mehatz bat zetozela adierazten du.

Federiko Gilen I.a Prusiakoa arteen mezenas esanguratsu bat izan ez zenez, Christian Ludwigek ez zuen Berlingo bere taldean musikaririk izan kontzertuak jotzeko. Beraz, partitura osoa Margravearen liburutegian erabili gabe geratu zen berau 1734an hil zen arte, zilarrezko 24 groschengatik saldu zenean. Kontzertuen sinatutako eskuizkribua ez zen aurkitu Brandeburgoko artxiboetan 1849 arte, Siegfried Wilhelm Dehnen partetik, eta kontzertuak, lehen aldiz, urte bete beranduago argitaratu ziren.

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. kontzertua Fa maiorean, BWV 1046 2. kontzertua Fa maiorean, BWV 1047 3. kontzertua Sol maiorean, BWV 1048




Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.



Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.



Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.
4. kontzertua Sol maioren, BWV 1049 5. kontzertua Re maioren, BWV 1050 6. kontzertua Si bemol maiorean, BWV 1051



Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.



Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.



Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.