Brazil (filma)
Brazil (euskaraz Brasil) 1985eko zientzia-fikziozko film bat da, Terry Gilliam ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako a. Jonathan Pryce, Robert De Niro, Katherine Helmond, Ian Holm, Bob Hoskins, Michael Palin, Ian Richardson, Peter Vaughan eta Kim Greist aktoreek antzeztu zuten.
Filma nagusiki George Orwell ingeles idazlearen 1984 eleberrian oinarritua dago eta distopian bizi den gizarte batean girotua. Aldiz, filmaren izenburua 1939an Ary Barroso brasildar musikagileak konposatuta eta Geoff Muldaur abeslariak abestutako Aquarela do Brasil ("Brasilgo Akuarela") abesti ospetsuaren izenburutik hartua da, ingelesez herrialde horren izena "Brazil" idazten baita.
Terry Gilliamen hitzetan film honek berak zuzendutako Time Bandits ("Denbora Bidelapurrak", 1981) eta The Adventures of Baron Munchausen ("Munchausen Baroiaren Abenturak", 1988) filmeekin batera "Irudimenaren Trilogia" delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntuetatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko isladak omen dira: "Time Bandits, haur baten ikuspuntutik, Brazil, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta Munchausen, gizon adindu baten ikuspuntutik".
Gaurko egunez Brazil kultuzko film bat bilakatu da eta Gilliamen filmeen zaleen artean ziur aski gogokoena.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makinak nagusi diren etorkizuneko gizarte bitxi, ilun eta etsigarri batean, euli bat ordenagailu baten barnean erori eta Archibald "Harry" Tuttle (Robert de Niro) gerrillariaren abizena Archibald Buttle (Brian Miller) aita eta familiaburu lasaiaren abizenarengatik aldatuko du, nahaste horren ondorioz atxilotua eta Estatuaren aparatu errepresiogileak eraila izango da. Gobernuaren soldatapeko Sam Lowry (Jonathan Pryce) burokrata lasaiak hildakoaren familiari kalte ordain txekea emateko ardura jaso du, gertakari honek Jill Layton (Kim Greist) ezagutzeko aukera emango dio, bere ametsetako emakumea. Eta, bide batez, benetazko Harry Tuttle ezagutu eta haren laguntzaile bilakatuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jonathan Pryce: Sam Lowry.
- Kim Greist: Jill Layton.
- Michael Palin: Jack Lint.
- Robert De Niro: Archibald “Harry” Tuttle.
- Katherine Helmond: Ida Lowry andrea.
- Bob Hoskins: Spoor.
- Derrick O'Connor: Dowser.
- Ian Holm: Kurtzman jauna.
- Jim Broadbent: Jaffe doktorea.
- Ian Richardson: Warrenn jauna.
- Peter Vaughan: Helpmann jauna.
- Brian Miller: Archibald Buttle jauna.
- Barbara Hicks: Alma Terrain andrea.
- Charles McKeown: Harvey Lime.
- Kathryn Pogson: Shirley.
- Bryan Pringle: Spiro, zerbitzaria.
- Sheila Reid: Buttle andrea.
- Derek Deadman: Bill.
- Nigel Planer: Charlie.
- Gorden Kaye: Lobby Porter.
- Jack Purvis: Chapman doktorea.
- Elizabeth Spender: Alison/'Barbara' Lint.
- Myrtle Devenish: Bulegoko tipografoa.
- Holly Gilliam: Holly Lint.
- Roger Ashton-Griffiths: Apaiza.
- Terry Gilliam: Shang-ri La Towers eraikinean zigarroa erretzen ari den gizona (kameoa).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brazil filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Brazil filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1985eko filmak
- Terry Gilliamek zuzendutako filmak
- Terry Gilliamek idatzitako filmak
- Tom Stoppardek idatzitako filmak
- Charles McKeownek idatzitako filmak
- Jonathan Prycek antzeztutako filmak
- Robert De Nirok antzeztutako filmak
- Katherine Helmondek antzeztutako filmak
- Ian Holmek antzeztutako filmak
- Bob Hoskinsek antzeztutako filmak
- Michael Palinek antzeztutako filmak
- Ian Richardsonek antzeztutako filmak
- Peter Vaughanek antzeztutako filmak
- Kim Greistek antzeztutako filmak
- Jim Broadbentek antzeztutako filmak
- Barbara Hicksek antzeztutako filmak
- Charles McKeownek antzeztutako filmak
- Derrick O'Connorrek antzeztutako filmak
- Terry Gilliamek antzeztutako filmak
- Gorden Kayek antzeztutako filmak
- David Gantek antzeztutako filmak
- Roger Ashton-Griffithsek antzeztutako filmak
- Arnon Milchanek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Distopia filmak
- Neo-noir
- Fantasiazko filmak
- Umorezko filmak
- Etorkizunean girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- BAFTA film saridunak