Brazzers
| Brazzers | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | pornografia konpainia, webgune pornografikoa eta zinema estudio pornografikoa |
| Jarduera sektorea | industria pornografikoa |
| Herrialdea | Kanada |
| Jarduera | |
| Erabilitako hizkuntza | ingeles |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Jabea | Aylo |
| Historia | |
| Sorrera | 2004 |
| Jasotako sariak | XMA Award (2009) |
| webgune ofiziala | |
Brazzers (ahoska bedi: /ˈbræzərz/) bideo pornografikoak ekoizten eta banatzen dituen Kanadako konpainia da. Egoitza nagusia Kanadako Montreal hirian badu ere, legezko egoitza Zipreko Nikosian dauka. Pornografia gogorreko 31 webgunez osatutako sarea dauka eta harpidetza bidezko ordainpeko edukiak argitaratzen ditu. Konpainiaren leloa hurrengoa da: Munduko Bereizmen Altuko Porno Gunerik Onena! (ingelesez: World's Best HD Porn Site!).
Gaur egun, Brazzers Aylo konpainiaren jabetzakoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an Montrealgo inbertsore talde batek sortua, Brazzers Mansef izeneko webgune pornografiko talde baten zati zen. 2010ean Fabian Thylmann alemaniar enpresaburuak Mansef erosi zuen eta Manwin Inc izena jarri zion.
2013an Thylmannek Manwin Inc. konpainiako aktiboak saldu zizkion, Brazzers barne, MindGeek konpainiari.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Pardon, Rhett. (2013-10-18). «Fabian Thylmann Sells Stake in Manwin to Company Management» XBIZ (kontsulta data: 2025-08-03).