Breakdown (1997ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Breakdown (1997ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1997
Jatorrizko izenburua Breakdown
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa akziozko filma, polizia filma eta thrillerra
Iraupena 90 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia, Arizona eta Utah
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jonathan Mostow Itzuli
[[Kategoria:Jonathan Mostowek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Sam Montgomery Itzuli
Jonathan Mostow Itzuli
[[Kategoria:Sam Montgomeryk Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Jonathan Mostowek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Kurt Russell
J. T. Walsh
Kathleen Quinlan
M. C. Gainey
Rex Linn
Jack McGee
Jack Noseworthy
Moira Harris







[[Kategoria:Moira Harrisek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Jonathan Mostow Itzuli
Dino De Laurentiis
[[Kategoria:Jonathan Mostowek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Dino De Laurentiis Corporation Itzuli
[[Kategoria:Dino De Laurentiis Corporationek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Basil Poledouris
Argazki-zuzendaria Douglas Milsome
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Arizona
Kanpo loturak

Breakdown (euskaraz Matxura) 1997ko Jonathan Mostow estatubatuar zinema zuzendariaren road movie thriller filma bat da. Kurt Russell, J. T. Walsh, Kathleen Quinlan eta M. C. Gainey aktoreek antzeztu zuten.

Filma AEBtako Utah, Arizona eta Kalifornia estatuetan filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jeff eta Amy Taylor senar emazteak (Kurt Russell eta Kathleen Quinlan) Bostondik San Diego hirirako bidai luzean AEBetako mendebaldeko basamortuan barna euren Jeep Grand Cherokee ibilgailu berrian doaz. Ohiko gasolidegiko bateko geldialdian Jeffek ibilgailuaren aurreko kapota irekia lagako du.

Honela bada, ilbigailuari gasolina bota eta bidaiari berrekingo diote. Bapatean, basamortuaren erdian ibilgailuak matxura bat jasango du, eta handik gutxira inor igarotzen ez den errepidean kamiolari jator bat iritsi (J. T. Walsh) eta handik kilometro gutxira dagoen jatetxe batera hurbilduko dituela esango die. Jeffek ibilgailua bertan bakarrik ez lagatzea erabakiko du, hortaz Amyk kamiolariarekin jatetxera joan eta bertan grua bati deitzea erabakiko du.

Handik gutxira, Jeff ibilgailuaren ustezko matxura kable solte bat besterik ez zela jabetu eta bere eskuz konponduko du, ondoren emaztearen bila jatetxera zuzenduko da, baina bertaratzean han bere emaztearen arrastorik ez ez dagoela jabetu eta ez zeru eta ez lur geldituko da. Beharbada emaztea eta bera elkar ulertu ez eta hurrengo herrira joango zela usteko du, hortaz ibilgailuan hurrengo herriraino gidatuko du. Han Red Barr izeneko aurreko kamiolariarekin topo egingo du, baina Jeffen harridurarako kamiolariak poliziaren aurrean hura eta bere emaztea inoiz ikusi ez dituela baieztatuko du. Erabat etxitu eta haserreturik, Jeff azpijoko arrikustsu batean barneratua dagola ohartuko da, bai eta kamiolariak bera txantaiatu nahizik Amy emaztea bahitu duela. Bidean Belle's tabernara joatean, bertako auto-garbitzaile batek bere susmoak baieztatzen dituen frogak aipatuko dizkio. Auto-garbitzaileak ibilbide bat jarrai dezan iradokiko dio eta Jeffek aholkuari kasu eginez ibilgailuz ibilbidearen amaierararte iritsiko da, orduan ezezagun bat beste ibilgailu batean bere atzetik jarraika hasiko da, une honetatik aurrera Jeffek bere bizitza salbatu nahiz emaztea topatzeko drama eta bilaketa hasiko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]