Breakfast at Tiffany's (filma)
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Breakfast at Tiffany's (eleberria)».
Breakfast at Tiffany's (euskaraz Gosaria Tifanny's-en) 1961eko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: Audrey Hepburn, George Peppard, Patricia Neal eta Buddy Ebsen.
Filma izen bereko Truman Capote idazlearen Breakfast at Tiffany's eleberrian zinemarako egokitzapena da.
Filmaren soinu banda Henry Mancini musikagile ospetsuak konposatu zuen, honen barnean filmaren ikur eta oso abesti ospetsua bilakatu zen Moon River abestia dagoelarik, hitzak Johnny Mercer konposatzaileak idatzi zituelarik.
Filma bost Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik bi sari irabazi zituelarik: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini eta Johnny Mercer).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Varjack (George Peppard) bera baino zaharragoa den emakume batek mantentzen duen idazle gazte bat da, New York hiriko solairudun eraikin batetara lekualdatu eta han bizilagun bitxi bat ezagutuko du, Holly Golightly (Audrey Hepburn) neska gaztea. Holly aktore izan nahi duen neska alai eta txoriburua da, hiri hartako Tiffany's diamante denda bisitatzeko zaletasuna du, gainera festarik-festa eta senargai ugariz beteriko bizimodua daramaki. Piskanaka Hollyren iragana argitara agertuz joango da, hau lehen Lula Mae deitzen zelarik, eta bi gazteen bideak elkargurutzatuko dira, ondorioz biek euren bizimoduak aldatuz eta egunerokotasunaren garrantziaz jabetuz joango dira, azkenean biak elkar maiteminduko direlarik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Paul Varjack (George Peppard).
-
Holly Golightly (Audrey Hepburn).
-
Paul eta Holly musukatzen diren unea.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oscar Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|---|
1961 | Emakumezko aktore onena | Audrey Hepburn | Izendapena |
1961 | Egokitutako gidoi onena | George Axelrod | Izendapena |
1961 | Zuzendaritza artistiko onena (kolorea) | Hal Pereira Roland Anderson Sam Comer Ray Moyer |
Izendapena |
1961 | Jatorrizko soinu banda onena | Henry Mancini | Irabazlea |
1961 | Jatorrizko abesti onena: "Moon River" | Johnny Mercer Henry Mancini |
Irabazleak |
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Audrey Hepburn, Holly Golightly
- George Peppard, Paul Varjak
- Patricia Neal, Failenson anderea / Emily Eustace (2E)
- Buddy Ebsen, Doc
- Martin Balsam,O.J. Berman
- Mickey Rooney, Yunioshi anderea
- Alan Reed, Sally Tomato
- José Luis de Vilallonga, José da Silva Pereira
- Stanley Adams, Rusty Trawler
- John McGiver, Tiffany's dendako saltzailea
- Dorothy Whitney, Mag Wildwood
- Claude Stroud, Sid Arbuck
- Orangey, katua (Frank Inn-ek hezitua)
- Mel Blanc (titulurik gabe), Hollyren bisitari mozkorraren ahotsa
- Beverly Powers, Stripperra
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1961eko filmak
- Blake Edwardsek zuzendutako filmak
- George Axelrodek idatzitako filmak
- Truman Capotek idatzitako filmak
- George Peppardek antzeztutako filmak
- Audrey Hepburnek antzeztutako filmak
- Patricia Nealek antzeztutako filmak
- Martin Balsamek antzeztutako filmak
- Mickey Rooneyk antzeztutako filmak
- José Luis de Vilallongak antzeztutako filmak
- Elvia Allmanek antzeztutako filmak
- John McGiverrek antzeztutako filmak
- Stanley Adamsek antzeztutako filmak
- Joan Staleyk antzeztutako filmak
- Fay McKenziek antzeztutako filmak
- Kip Kingek antzeztutako filmak
- Frank Marthek antzeztutako filmak
- Glen Vernonek antzeztutako filmak
- Dick Crockettek antzeztutako filmak
- Richard Shepherdek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Amodiozko filmak
- Henry Manciniren soinu bandadun filmak
- New Yorken girotutako filmak