Bretainiar nazionalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bretainia eta bretainiar nazionalismoaren ikur nagusia den Gwenn-ha-du bandera.

Bretainiar nazionalismoa (bretainieraz emsav breizh eta frantsesez nationalisme breton) Bretainiako autodeterminazioaren aldeko kultura eta politikako ideologia nazionalista bat da.

Pentsakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretainiar nazionalista guztiak Bretainiak burujabetza handiagoaren beharra duelako ideiarekin ados daude, baina behar horri nola aurre egiteko jokamoldearen inguruan aukera eta asmo ezberdinen aldekoak dira. Batzuk Frantziarekiko erabateko independentzia nahi dute, beste batzuk aldiz, autonomia handiago baten aldekoak dira eta Bretainiak Frantziaren barnean eskumen eta autogobernu gehiago izatearen alde daude, adibidez Euskal Herria eta Kataluniaren antzera Espainian, edota Eskozia eta Galesen antzera Erresuma Batuan.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretainiar nazionalismoa hizkuntz eskubideen eskakizunekin estuki loturik dago, bertan frantsesaz gain bertako bi hizkuntzak mintzatzen baitira: bretainiera (hizkuntza zeltikoa) eta galoa (hizkuntza erromanikoa). Bere helburuen artean honako hauek daude: aipatutako bi hizkuntzak frantsesaren parekideak izatea, hots, ofizialtasuna, bretainiar folklore eta ikurren berpizkundea, autogobernu maila handiagoa (alderdi batzuk federalismoaren aldekoak izanik, beste batzuk independentziaren aldekoak), eta orokorrean Bretainiako ekonomia, gizarte eta kultura garatu ahal izatea.

Bretainiako alderdi abertzaleek autodeterminazio eskubidearen aldekoak dira. Nazionalismo bretoiaren beste eskakizun garrantzitsua da Bretainiaren bateratzea, 1941ean Loira Atlantikoko departamendua (Nantes hiriburua) Bretainia historikotik banatu baitzuten agintari frantziarrek. Abertzaleek erreferendum bat eskatzen dute Bretainiako bateratze prozesuari buruz [1]

Panzeltismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde bretainiar nazionalismoan historikoki eta baita gaur egun ere panzeltismoak eragin handia izan du, horregatik bretainiar nazionalismoa, irlandar nazionalismoa, galestar nazionalismoa, kornuallestar nazionalismoa eta eskoziar nazionalismoarekin harreman handiak izan ditu. Guzti hauek zelta herrialdeak osatzen baitute. Halere azken pentsamolde honek ez du bretainiar nazionalista guztien babesa, hauetako batzuk Frantziako zentralismoa eta panzeltismotik haratago Bretainiak bere berezko izaera bilatu behar duelakoaren alde baitaude.

Alderdi politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikako edo Ipar Euskal Herriko abertzaletasunen aldean bretainiar nazionalismoak emaitza apalagoak lortzen ditu hauteskundeetan. Bretainiako Batasun Demokratikoa da boto gehien lortzen dituen alderdi abertzalea. Orokorrean, alderdi abertzaleek botoen %5-%10en artean eskuratzen dituzte udal eta erregio-hauteskundeetan [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]