Bretainiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bretainiera edo bretoiera
Brezhoneg
Lurralde eremua: Frantzia 
Eskualdea: Bretainia
Hiztunak: Ethnologue: 500.000 - 1.200.000 [1]; 1999ko errolda: 257.000 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Britoia
    Bretainiera edo bretoiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Ofis ar Brezhoneg
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: br
ISO 639-2: bre
ISO 639-3: bre

 

Breton dialectes.svg
Koloretan, bretainieraren dialektoak (grisez, galoaren eremua).
 

Bretainiera[1] edo bretoiera[2] (bretainieraz, brezhoneg, [bʀe'zõːnɛk] edo [bɾəhɔ'nək] ahoskatua) Bretainiako mendebaldean hitz egiten den zelta adarreko indoeuropar hizkuntza da. Eskualdeko bi hizkuntza tradizionaletako bat da, Bretainiako ekialdean hitz egiten den erromantze adarreko galoarekin batera.

Hizkuntza zelten multzoaren barruan, britoi taldekoa da, hots, galesaren eta kornubieraren familia berekoa da, beraz, eta haien oso antzekoa.

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran Bretainia Behereko biztanleriaren erdia edo bretainiera hiztun elebakarra zen eta beste erdia edo, elebiduna, alegia bretainiera eta frantses hiztuna, baina XX. mendean eskola eta ikastetxeetan frantsesa bakarrik irakastea eta gainontzeko hizkuntzetan irakastea debekatua izateaz gain, euren hizkuntzetan mintzatzean irakasleek umilduak izateak, bretainiarari —euskarari Ipar Euskal Herrian bezala— sekulako hiztun galera eta hondamendia eragin zion.

1950 inguruan, oraindik ere milioi bat hiztun inguru zituen, horietatik 100.000 elebakar, baina zenbait faktoreren ondorioz (Frantziako politika zentralista, 1960ko hamarkadaren amaiera arte irakasle eta andereño frantses hiztunek eskoletan ikasle bretainiera hiztunak euren hizkuntzan mintzatzeagatik umildu eta zigortzea, hedabideen eragina, frantses hiztunen etorrera eta bretainierazko hiztun gehienak 60 urtetik gorakoak izatea eta, hortaz, pixkanaka hilez joatea), jada ez zen bretainiar elebakarrik geratzen. 1997an, hiztun kopurua 300.000ra jaitsi zen (haietako 190.000, gainera, 60 urtetik gorakoak ziren): horrek etorkizun hurbilean hiztunen kopuru galera handiaren arriskua iragarri zuen, bretainieraz mintzatzeko gai diren haur eta gazte gutxi baitaude, hots, adineko hiztunak ordezkatzeko gutxiegi. Laburbilduz, bretainierak etorkizunean aurrera egiteko duen egungo oztopo nagusia bere hiztun gehienen adina da, haien belaunaldia hildakoan, urte gutxiren buruan oso hiztun gutxi gera bailitezke.

Dena den, 2006 eta 2012 artean, irakasketa elebidunaren % 33 hazkundea gertatu zen eta 14.709 haurrek bretainiera eta frantsesezko irakaskuntza elebiduna jaso zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hiztunak 300.000 inguru dira: Bretainia Beherean (Breizh Izel) bizi dira, hots, Finistère (bretoieraz, Penn-ar-Bed) osoan, Morbihanen (Mor-Bihan) eta Côtes-d'Armor (Aodoù an Arvor) departamenduetako mendebaldean, eta Bourg-de-Batz barrendegian (Loire-Atlantique / Liger Atlantel).

Zehazkiago esanda, gaur bretainiera Plouha udalerritik (Saint-Brieuc hiriaren mendebaldean) La Roche-Bernard udalerrira doan (Vannes hiriaren ekialdean) ipar-hegoaldeko marra imaginario edo mugaren mendebaldera dagoen eremuan mintzatzen da.

Seinalizazio elebiduna Kemperren

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau dialekto nagusi ditu:

  1. Bro Leonekoa: Finistèreko iparraldean.
  2. Bro Dregerekoa: Finistèreko ipar-ekialdean eta Côtes-d'Armorko ipar-mendebaldean.
  3. Bro Kernevekoa: Finistèreko hegoaldean, Côtes-d’Armorko hegoaldean, Morbihango zati batean eta Belle-Île en mer / Enez ar Gerveur aldean.
  4. Bro Gwenedekoa: Morbihango lurralde gehienetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1464an Jehan Lagadecek hiztegi hirueleduna egin zuen, bretoiera, frantsesa eta latina kontuan hartuz.
  • 1805ean Napoleon I.ak sortu zuen Akademia Zeltikoa (l'Académie Celtique).
  • 1807an Jean-François Le Gonidecek bretoierazko gramatika argitaratu zuen, eta 1821ean, hiztegia.
  • 1839an Villemarquék Barzaz Breiz argitara eman zuen, bretoierazko kantu tradizionalen bilduma.
  • 1925etik, Roparz Hemon irakasleari esker, Emzav mugimendua eta Gwalarn aldizkaria abian jarri zituzten.
  • 1946an Al Liamm argitalpenak Gwalarn ordezkatu zuen. Beste batzuk ere argitara ekarri zituzten: Skol Vreizh, Emgleo Breiz, Al Lanv, Ar Skol Vrezoneg, Mouladurioù Hor Yezh, An Here edo Evit ar brezhoneg.
  • 1950ean Kendalc'h kultur-elkartea sortu zuten Kemper-en.
  • 1977an Diwan izeneko eskolak hasi ziren lanean, Lehen Hezkuntzatik aurrera hizkuntza irakatsiz.
  • 2008an Ar Redadeg izeneko lasterketa aurrera eraman zen lehendabiziko aldiz, bretoieraren erabilera sustatzeko. Korrikaren antzerako eredua du.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parekidetasun taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo taulan bretoieraren, kornubieraren eta galoaren arteko hitzen parekidetasuna ageri da, baita frantsesezko eta euskarazko esanahiak ere. Bretoieraren eta galoaren arteko hitzen egitura antzekotasuna ere ikusten da: adibidez, bretoierazko kazh-koad eta galozko chat-de-boéz hitzek ("urtxintxa" edo "kattagorri", euskaraz) «basoko katua» esan nahi dute.

Kornubiera Bretainiera Galoa Frantsesa Euskara
gwenenenn gwenanenn avètt abeille erle
kador kador chaérr chaise aldaka
keus keuz fórmaij fromage gazta / gasna
yn mes er-maez desort dehors kanpora
koedha kouezhañ cheir tomber erori
gaver gavr biq chèvre ahuntz
chy ti ostèu maison etxe
gweus gweuz lip lèvre ezpain
ganow genoù góll gueule mutur
niver niver limerot nombre zenbaki
perenn perenn peirr poire txerremen / madari / udara
skol skol escoll école eskola / ikastetxe
gwiwer gwiñver, kazh-koad chat-de-boéz écureuil urtxintxa / kattagorri
sterenn ster(ed)enn esteill étoile izar
megy butuniñ betunae fumer erre
hedhyw hiziv anoet aujourd'hui gaur
whybana c'hwibanat sublae siffler ziztu egin

Esamolde batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bai = Ya
  • Ez = Nann
  • Kaixo!, Agur! = Salud!
  • Agur!, Adio! = Kenavo!
  • Ikusi arte = Ken 'vi gwelet!
  • Eskerrik asko! = Trugarez!
  • Egun on = De mat
  • Mesedez = Mar plij
  • Barkatu = Digarezit ac'hanon
  • Komunak = Privezioù
  • Komuna non dago? = Pelec'h emañ ar privezioù?
  • Non dago tren-geltokia? = Pelec'h emañ ar porzh-houarn?
  • Ba al da hotelik hemen inguruan? = Pelec'h emañ an leti tostañ?
  • Zorionak = Gouelioù mat!
  • Ez dut ulertzen = Ne gomprenan ket
  • Ez dakit bretoieraz = Ne gomzan ket brezhoneg
  • Ba al dakizu ingelesez? = Ha komz a rez saozneg?
  • Zein da zure izena? = Pe anv out?
  • Ongi etorri! = Degemer mat!
  • Egun on denoi = Demat d'an holl!
  • Baita zuri ere = Dit-te ivez!
  • Jakina! Noski! = Mat eo!
  • Nongoa zara? = Eus pelec'h out?
  • Non dago...? = E pelec'h emañ...?
  • Badakizu bretoieraz? = Komz a rez brezhoneg?
  • Bai ote? = Dam ya 'ta?
  • Bizi gara!! = Bev omp!
  • Bagarela!! = Ni ivez
  • Topa! = Yec'hed mat!
  • Hementxe! = Du-hont / Du-mañ!
  • Geldi! = Paouez 'ta!
  • Lasai = Rez ket bil
  • Ez dut nahi = N'em eus ket c'hoant

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Al Liamm (ikusi webgunea).
  • Gwalarn (ikusi webgunea).

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Folk musikaren barruan honelako ordezkari ezagunak ditu lurraldeak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «bretón», Zehazki hiztegia.
  2. [hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/bretón «bretón»], Elhuyar Gaztelania-Euskara Hiztegia, 2014-02-19an kontsultatua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bretainiera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.