Edukira joan

Bretxako azoka

Koordenatuak: 43°19′24″N 1°58′58″W / 43.32344°N 1.98276°W / 43.32344; -1.98276
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bretxako azoka
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′24″N 1°58′58″W / 43.32344°N 1.98276°W / 43.32344; -1.98276
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1871

Bretxako azoka edo Bretxako merkatua Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharrean dagoen azoka historikoa da. 1871an sortu zen, Bretxa izeneko lekuan, harresiak eraitsi ondoren. 20. mendean zear bi gunetan egon zen: Arkoak eraikina (Boulevardean, zaharrena) eta Arrandegi eraikina (Iñigo kalean); baina 1999ko eraldaketen ondoren 21. mendean Bretxa plazaren lurrazpiko espazioan dago, Lidl supermerkatu baten ondoan.

Bretxako azoka 1870an ireki zen, baina bere izena datorkio Donostiako harresietan egon zen bretxatik, zeina 1719ko setioan sortu zen, eta erasotzaileek berriro aprobetxatu zuten Donostiako Setioan 1813. urtean, hiria jo eta su hartzeko.[1]

1870ean hasi ziren merkatua eraikitzen, U itxurako oinplanoa, hegoalderantz irekita zuen iturridun patioarekin.[2]

Jose Goikoa arkitektoaren eskutik egin ziren merkatuaren lehen berritze lanak 1898an: patioa estali eta Boulevardera ematen zuen fatxada irekia itxi ziren. Eraikinean bestelako aldaketak ere egin ziren, hala nola, ate berriak ireki eta horma-atalak estaltzeko itxi. 19. mendean egin zen eraikin nagusi horri Arkoak deitzen zaio 21. mendean.

20. eta 21. mendean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrandegi eraikina

Juan Rafael Aldai arkitektoren proiektuari esker, 1928an eraiki zen gaur egun Arrandegi eraikina bezala ezagutzen dena. Egungo eraikinaren aurretik beste bi eraikin egon ziren bertan eta izen berberarekin; bata 1842 eta 1899 urte bitartean, eta, bestea, 1901. urtetik aurrera.

1999an, bi eraikinak hustu egin ziren barrualdetik, merkataritza-gunea eta gaur egungo parkina eraikitzeko. Lan hauek burutzen ziren bitartean, antzinako harresiaren arrastoak azaldu ziren, gaur egun lur azpiko parkinean ikusgai daudenak.[2]

Azokara datozen ekoizle lokal eta baserritarrek 21. mendearen hasieran Arkoak izeneko eraikinaren ezkerraldean izan zuten tokia, estalgune batean; baina toki horretatik egotzi zituzten 2020ko hamarkadan estalgunearen ordez denda berrietarako sarrerak egin zirelako bertan. Tokiko ekoizpenerako postu horiek, etortzen diren egunetan, Bretxa Plazan jarri zituzten harrezkero.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) SADA, JAVIER. (2008-07-27). «El duque de Berwick» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-03-04).
  2. a b Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2019-09-12). «Izena hartu zuen, baina izana galdu» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2025-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]