Brfxxccxxmnpcccclllmmnprxvclmnckssqlbb11116

Wikipedia, Entziklopedia askea

Brfxxccxxmnpcccclllmmnprxvclmnckssqlbb11116 (Albin ahoskatua) 1996ko maiatzean suediar haur bati bere gurasoek jarri nahi izan zioten ponte izena da.

Bere gurasoek (ama: Elizabeth Hallin; aita: Lasse Diding) beren semearen izena ez erregistratzea planifikatu zuten, baina 5 urte betetzean izena ez erregistratzeagatik isuna jaso zuten (haurra 1991n jaio zen-eta). Horrenbestez, 43 karaktereko izena bidali zuten, haurdunaldiarekin lotura zuela adierazita. Hala eta guztiz ere, ez zen onartua izan, eta isuna mantendu zieten.

Gurasoek, orduan, izenaren ortografia aldatzea erabaki zuten; A izena bidali zuten, ahoskera ere Albin zuena, baina ez zuten onartu, Suedian debekatuta dagoelako letra bakarreko izena jartzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]