Brief Answers to the Big Questions

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brief Answers to the Big Questions
Datuak
Idazlea Stephen Hawking
Argitaratze-data 2018ko urriaren 16a
Generoa zientzia-dibulgazio
Argitaletxea Hodder & Stoughton Itzuli eta Bantam Books Itzuli
Herrialdea England

Brief Answers to the Big Questions (euskaraz Erantzun Laburrak Galdera Handientzat), Stephen Hawking ingeles fisikariaren dibulgazio liburu bat da. 2018ko urriaren 16an Hodder & Stoughton (azal gogorra) eta Bantam Books (paperezko edizioa) argitaletxeek argitaratu zuten, hain zuzen, fisikaria zendu zen urte berean. Jatorrizko ingelesezko argitalpena hizkuntza ugaritara itzuli da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere heriotzaren unean, Hawking azken proiektu batean lanean ari zen: maiz planteatzen zitzaizkion galdera «handien» erantzunak bildumatuko zituen liburua. Orrialde hauetan gizakiok aurrean dauzkagun erronka handienei buruzko bere ikuspuntua eskeintzen du, bai eta gizateriaren nahiz planeta beraren norabide eta etorkizunari buruz ere.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua hamar ataletan banatua dago, bakoitzean galdera bat proposatzen da:

  1. Ba al dago Jainkorik?
  2. Nola hasi zen dena?
  3. Ba al dago beste bizi adimendurik unibertsoan?
  4. Etorkizuna aurreikus al dezakegu?
  5. Zer dago zulo beltz baten barnean?
  6. Denboran bidaiatu ahal liteke?
  7. Lurrean biziraunen al dugu?
  8. Espazioa kolonizatu behar al genuke?
  9. Adimen artifiziala geu baino azkarragoa al da?
  10. Nola moldatu dezakegu etorkizuna?

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]