Bright (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bright (filma)
Bright Japan Premiere Red Carpet- David Ayer, Will Smith, Noomi Rapace & Joel Edgerton (38627429765).jpg
Jatorria
Argitaratze-data2017
Jatorrizko izenburuaBright
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, ekintza-filma eta Krimenezko filma
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Ayer
Gidoigilea(k)Max Landis (en) Itzuli
[[Kategoria:Max Landis (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Will Smith
Joel Edgerton (en) Itzuli
Noomi Rapace
Édgar Ramírez
Lucy Fry (en) Itzuli
Chris Browning
Andrea Navedo (en) Itzuli
Brad William Henke (en) Itzuli
Happy Anderson
Alex Boling

[[Kategoria:Joel Edgerton (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Lucy Fry (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Andrea Navedo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Brad William Henke (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaEric Newman
Konpainia ekoizleaNetflix
Ekoizle eragileaMax Landis (en) Itzuli
EdizioaMichael Tronick
Bestelako lanak
MusikagileaJunkie XL
Argazki-zuzendariaRoman Vasyanov (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

IMDB: tt5519340 Filmaffinity: 783590 Allocine: 245536 Rottentomatoes: m/bright Allmovie: v656202 Metacritic: movie/bright
Twitter: BrightNetflix Netlix: 80119234Edit the value on Wikidata
kronologia
Bright (filma) Bright 2 (en) Itzuli

Bright 2017. urtean estreinatutako ekintzako eta fantasiasko pelikula estatubatuarra da, Max Landis-ek idatzitakoa eta David Ayer-ek zuzendutakoa.[1] Will Smith da filmaren protagonista, Los Angeleseko Polizia Departamentuko polizia ofizial baten paperean.

Fantasiazko mundu honetan, gizakiak eta izaki mitologiko desberdinak elkarbizi dira. Daryl Ward-i (Will Smith) polizia berri batekin lan egitea egokitzen zaio, orko klaneko kide batekin, Nick Jakoby (Joel Edgerton), nazioko lehengo polizia ofizial orkoa.

Filma 2017ko abenduaren 22an estreinatu zen mundu osoan Netflix streaming plataformaren bidez. [2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles hirian, espezieen arteko tentsioak eta liskarrak ugariak dira.[3] Gizartea klase desberdinetan banatua dago, elfoak maila altuenean daude eta orkoak berriz klase baxuan. Filmean giza polizia batek Daryl Ward eta polizia orko batek, Nick Jakoby polizia izateagatik, bere arrazagatik gaitzetsia dena, objektu boteretsu bat aurkitu beharko dute, eta aspalditik estalia zegoen gatazka batean sartuko dira.[4]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak beste arraza mitologiko desberdinekin batera bizi dira, batez ere orkoekin eta elfoekin. Magia erabiltzea legez kontrako jarrera da, eta poliziak departamentu berezi bat dauka honen kontra egiteko, era berean Makiltxo magikoak daude botere handiko objektuak, baina "Brights" izeneko indibiduo gutxi batzuek bakarrik erabili ditzakete hil gabe.

Los Angelesen, Daryl Ward LAPDko beterano ofiziala Nick Jakobyrekin elkartu da. Nick Jakoby herrialdeko lehen orko polizia-ofiziala da, polizia izateagatik bere komunitateko beste orkoek gaitzesten dute. Ward orko batek zauritu ostean eta Jakoby gaizkile hau ihes egiten utzi zuen momentutik, Jakoby eta Wardenen arteko erlazioa ez da ona, hala ere elkarlanean jarraitzera behartuta daude.

Ward eta Jakobyk etxe batean iskanbila dagoen dei bati erantzun diote, baina etxe horretan bestelako gauza bat aurkitzen dute, "Shield of Light" (argiaren armarria) delako talde estremista baten etxea aurkitzen dute. Talde honek "Jaun Ilunaren" itzuliera profetizatzen dute. Eraikin honen barruan Wardek eta Jakobyk, Tikka (Lucy Fry) izeneko elfa bat aurkitzen dute, makiltxo magiko batekin.

Wardek errefortzuak eskatzen ditu, baina, lekura ailegatzen diren lau ofizialek hagatxo magikoa ikusten dutenean, Ward Jakoby hiltzera behartu nahi dute, hagatxoa lapurtzeko asmoarekin.

Wardek Jakobyrekin dituen arazoen inguruan galdetzen dio eta honek azaltzen dio, ihes egiten utzi zuen orkoa ez zela Ward tiro egin zion orkoa eta horregatik ihes egiten utzi zuola, poliziek hilko zutenaren beldurragatik.

Poliziekin lizkarra izan ostean, Ward, Jakoby eta Tikka ihes egiten dute, baina hagatxo magikoaren inguruko albistea zabaldu egiten da eta hainbat indibiduo eta talde honen atzetik hasten dira. Azkenean Dorghu (Brad William Henke) "Fogteeth Orc clan"-eko liderrak, Jakoby hil egiten du, orduan Tikkak hagatxo magikoarekin berpizten du, "Bright" bat dela erakutsiz. Magia hau erabiltzeak Tikka gaixotzen du, sendatzeko era bakarra hasierako etxean dagoen putzu magiko batera joatea da, baina hara ailegatzerakoan Leilah (Noomi Rapace) elfa itxaroten dago morroi batzuekin. Hauen kontra egin eta irabazi ostean Leilah-k Tikka hartzen du, momentu horretan Ward Makiltxo magikoa hartzen du eraikina esplotatzeko intentzioarekin baina konturatu egiten da bera ere "Bright" bat dela, eta Tikkaren laguntzari esker Leilah suntsitzen dute, baina Tikka ere desagertu egiten da.

Amaieran, Jakobyk Dorghu eta orkoen errespetua lortzen du, erakutsitako ausardiagatik. Halaber, Jakobyk eta Wardek zeremonia publiko batean LAPD-tik ohoreak jasotzen dituzte, zeremonia horretan Ward Tikka bizirik dagoela ikusten du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak harrera gehienbat ezkorra izan zuen eta kritika latzak jaso zituen kritika espezializatuko hainbat pertsona eta webgune espezializatuengatik,[5] puntuazio nahiko txarra jasoz. Nolanahi ere, publiko generalistak harrera hobeagoa izan zuen, eta kalifikazio nahiko positiboak jaso zituen.

Metacritic webguneak 100tik 29ko kalifikazio du, 26 kritikarekin. Hala ere Metacritic webgunean erabiltzaileen nota 10rretik 7,1eko nota lortzen du, 948 kalifikaziokin. [6] IMDb web gunean 10rretik 6,3ko nota du, [7] eta Rotten tomatoesek %27ko kalifikazio jartzen dio, webgune berdinean audientziak berriz %83ko nota. [8]

Bigarren pelikula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren pelikula hainbat atzerapen izan ditu; 2017. urteko abenduan, Netflix-ek bigarren partearen berri eman zuen. [9] 2018ko abuztuan, filma Alemanian 2019ko martxoan hasiko zela iragarri zen. 2019ko irailean, Lucy Fryk ekoizpena atzeratu egin zela jakinarazi zuen. [10] Eta azkenik, 2020ko maiatzaren 5ean jakinarazi zen Netflix negoziatzen hasi zela Louis Leterrierekin, “The Incredible Hulk” eta “Now You See Me” pelikulen zuzendariekin, jarraipena zuzentzeko asmoarekin.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kroll, Justin; Kroll, Justin. (2016-03-03). «Will Smith, David Ayer Reteaming on Max Landis Spec ‘Bright’» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. (Ingelesez) Khatchatourian, Maane; Khatchatourian, Maane. (2017-02-27). «Watch the First Teaser for Will Smith’s Fantasy Cop Thriller ‘Bright’» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. (Gaztelaniaz) SensaCine. Bright. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Bright | Sitio oficial de Netflix» www.netflix.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Crítica: Bright de Netflix es todo lo mala que dicen que es y ni Will Smith pudo salvar la historia» Upsocl (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  6. Bright. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  7. (Ingelesez) «Bright (2017) - IMDb» www.imdb.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  8. (Ingelesez) Bright (2017). (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  9. (Ingelesez) «Bright 2 Already Ordered by Netflix; Will Smith to Return» Collider 2017-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  10. (Ingelesez) «Lucy Fry Reveals Bright 2 Production Has Been Delayed» Movies (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  11. (Ingelesez) Jr, Mike Fleming; Jr, Mike Fleming. (2020-05-05). «Louis Leterrier Making Netflix Deal To Direct Will Smith & Joel Edgerton In ‘Bright 2’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]