Brighton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brighton
herria
Brighton.UK.JPG
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaEkialdeko Sussex
HiriaBrighton eta Hove
Posta kodea BN1, BN2, BN50 eta BN88
Geografia
Koordenatuak 50° 49′ 27″ N, 0° 08′ 02″ W / 50.8242°N,0.1339°W / 50.8242; -0.1339Koordenatuak: 50° 49′ 27″ N, 0° 08′ 02″ W / 50.8242°N,0.1339°W / 50.8242; -0.1339
Azalera 82.67 km²
Altuera 22 m
Demografia
Biztanleria 134.293 (2001)
Dentsitatea 1.624,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 1
Ordu eremua UTC±00:00
Hiri senidetuak Santiago de Cali, Dieppe eta Reykjanesbær
brighton-hove.gov.uk

Brighton Ingalaterrako hegoaldean dagoen hiria da, herrialde osoko bostgarren handiena dena London, Birmingham, Leeds eta Sheffield ondoren. 2011n, Brightonek 273.400 biztanle inguru zituen [1].Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, Erresuma Batuko leku turistiko handien eta ospetsuenetakoa izanez. Alboan daukan Hove herriarekin Brighton and Hove hiria eratzen du.

Ekialdeko Sussexeko konderrikoa eta Hego-ekialdeko Ingalaterra eskualdekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brighthelmston herriak 1086ko Domesday liburuan baino aurreko sorrera dauka, baina XVIII. mendean osasun oporleku moduan. 1841ean, Londonetik zetorren trenaren sorrerarekin bisitari askoren eguna pasatzeko jomuga bilakatu zen. Harrez geroztik, Brightonek populazio hazkunde nabarmena jaso zuen, 1961ean 160.000 biztanle zituelarik. Gaur egun Brighton kostaldean zehar luzatzen diren hainbat herriekin bateratzen da, mendebaldera Hove, Portslade by-Sea, Shoreham by-Sea, Lancing eta Worthing dituelarik, eta ekialdera Woodingdean, Rottingdean, Saltdean eta Peacehaven.

Brighton, bere hotel, jatetxe, harri hondartza eta denbora-pasa aisetasunekin, turistentzako bisitaleku bihurtu da, bai eta hainbat konferentzien bilgune. Brighton eta Hove herriak bi unibertsitate ditu, University of Brighton eta Sussex University (azken hau bere politika eta filosofia fakultateagatik Ingalaterra mailan ezaguna), bai eta hainbat ingeles eskola, udan gazte atzerritarrez betetzen direnak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Brighton)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 8 9 12 16 18 20 21 18 15 11 9 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 4 6 9 12 14 14 12 9 6 4 8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 88 60 51 58 56 50 54 62 67 105 103 97 851
Iturria: Met Office

Brightondar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Census 2011 result shows increase in population of the South East. Office for National Statistics . Noiz kontsultatua: 2014.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]