Brightongo Grand Hoteleko atentatua
| Brightongo Grand Hoteleko atentatua | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | bonba erasoa attempted murder (en) |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Data | 1984ko urriaren 12a |
| Kokaleku | Grand Brighton Hotel (en) Brighton |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Parte-hartzaileak | |
| Helburu | Margaret Thatcher |
| Pertsona hilak | 5 |
| Pertsona zaurituak | 32 |
| Arma | time bomb (en) |
Brightongo Grand Hoteleko atentatua, 1984ko urriaren 12an, Ingalaterra hegoaldeko Brighton hiriko Grand Brighton Hotelean Behin-behineko IRAk burututako lehergailu bidezko atentatu bat izan zen, bere helburua bertan ostatu hartutako Britainiar Gobernuaren kideak hiltzea izan zen, tartean Margaret Thatcher lehen ministroa, Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreak bere urte horretako biltzarra hotel horretan egin baitzuen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981eko Irlandako gose greban zehar IRAk Thatcher erailtzea erabaki zuen eta hura amaitzean atentatua prestatzen hasi zen, irlandar preso errepublikarrei aurrez izan baina Britainiar Gobernuak kendutako Kategori Berezidun Estatusa itzultzearen aurka baitzegoen.
1984ko irailaren 14 eta 17 artean Patrick Magee IRAkideak hotelean Roy Walsh gezurrezko izenaz ostatu hartu zuen. Bere egonaldian zehar bere gelako(629 zbk.) bainuontziaren azpian iraupen luzeko denbora-zenbatzailedun lehegailua ezarria izan zen.
Lehergailuak urriaren 12ko goizeko 2:54etan eztanda egin zuen. Thatcher eta Denis senarra bizirik atera ziren. Halere, leherketak 4 pertsona hil eta 32 zauritu zituen, tartean Anthony Berry politikari kontserbadorea eraila izan zen.
