Edukira joan

Briony Fer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Briony Fer
Bizitza
Jaiotza1956ko urriaren 21a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, artearen teorikoa, erakusketa-komisarioa, unibertsitateko irakaslea eta arte-kritikaria
Enplegatzailea(k)Londresko University College
Jasotako sariak

Briony Fer (Erresuma Batua, 1956ko urriaren 21a) arte historialari, irakasle, kritikari eta erakusketa komisario britainiarra da. Artearen historiako irakaslea Londresko University Collegen. XX. mendeko artearen eta garaikidearen hainbat gairi buruz idatzi du luze eta zabal. Hainbat artista garaikideri buruzko saiakerak idatzi ditu, hala nola Gabriel Orozco, Vija Celmins, Jean-Luc Moulène, Roni Horn, Ed Ruscha edo Rachel Whiteread. Ikerketaren ardatzetako bat Eva Hesse eskultore estatubatuarraren artea izan du, artistaren atzera begirako katalogoa idatzi zuenean, esaterako, Elisabeth Sussman erakusketa komisarioak San Frantziskoko Arte Modernoko Museoan ondua. 2015. urtetik akademia britainiarreko (FBA) kide da, artearen eta musikaren historia sailean.[1][2]

Lehen urteak eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Briony Fer-ek Artearen Historia ikasi zuen Sussex-eko Unibertsitatean eta 1979. urtean lizentziatu zen. 1988. urtean bukatu zuen doktoretza, Unibertsitate berean, abangoardia sobietar eta frantsesei buruzko hitzaldi batekin. Tesia Dawn Adès eta Michael Podro irakasleek gainbegiratu zuten.[3]

1980. urtean, Fer Open Universityko (OU) Artearen Historia Sailean sartu zen, eta hantxe garatu zituen OUk eta Yale University Pressek 1993. urtean kaleratutako Modernity and Modernism testuliburuetan argitaratutako saiakerak. University College-ko Artearen Historia Sailera batu zen 1990. urtean, eta 2005. urtean irakasle izendatu zuten.[3]

Fer hainbat erakusketatan aritu izan da komisario lanak egiten, hala nola Gabriel Orozcoren erakusketa Eskoziako Edinburgo hiriburuko Fruitmarket Galleryn 2013. urtean.[4]

2025. urtean Gabriel Orozco: Politécnica Nacional erakusketa ondu zuen, Gabriel Orozcoren lanaren atzera begirako erakusketa, Mexikoko Jumex Museoan.[5]

Beste jarduera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Briony Fer izan zen Nasher sarirako Isa Genzken (2019), Michael Rakowitz (2020), Senga Nengudi (2023) eta Otobong Nkanga (2024) hautatu zituen epaimahaikideetako bat.[6][7]

Fer-en argitalpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • On Abstract Art (2000, Yale University Press)
  • The Infinite Line (2004, Yale University Press)

Fer saiakerak dituzten katalogoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jean-Luc Moulene (2009)
  • Karla Black - Brains are Really Everything (2011)
  • Gabriel Orozco - Thinking in Circles (2013)[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]