Bristol-Myers Squibb
| Bristol-Myers Squibb | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | enpresa, biopharmaceutical company (en) |
| Jarduera sektorea | botika-industria |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Jarduera | |
| Honen parte | S&P 500 eta S&P 100 |
| Eskumendekoak | Bristol-Myers Squibb (Japan) (en) |
| Enplegatuak | 30.000 (2019) |
| Agintea | |
| Zuzendari exekutiboa | Giovanni Caforio (en) |
| Zuzendaritza-taldea | Giovanni Caforio (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Delaware corporation (en) |
| Ekonomia | |
| Diru-sarrerak | 46.159.000.000 $ (2022) |
| Irabazi garbia | 6.327.000.000 $ (2022) |
| Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
| Historia | |
| Sorrera | 1989 |
| Sorlekua | Clinton |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
Bristol-Myers Squibb Company (BMS) estatubatuar farmazia-enpresa multinazionala da, New Yorken egoitza duena. Enpresa 1989an sortu zuten, bere aurrekoak Bristol-Myers eta Squibb korporazioa elkartu ondoren. Squibb 1858an sortu zuten Edward Robinson Squibbek Brooklynen (New York), eta Bristol-Myers 1887an William McLaren Bristol eta John Ripley Myersek Clintonen. Bristol-Myers Squibb-ek preskripzioko farmazia-produktuak fabrikatzen ditu hainbat arlo terapeutikotan, hala nola minbizia, GIB/HIESa, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, hepatitisa, artritis erreumatoidea eta nahasmendu psikiatrikoak. "Pazienteei gaixotasun larriak gainditzen laguntzen dieten sendagai berritzaileak aurkitzea, garatzea eta eskaintzea" du helburu. Princeton (lehen Squibb), Wallingford (lehen Bristol-Myers), Hopewell, New Brunswick, Braine-l'Alleud, Tokio eta Bangalore hirietan daude BMSko lehen mailako ikerketa eta ekoizpen-guneak.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |