Britainia Berria
Britainia Berria | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | New Britain Niu Briten |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uhartedia | Bismarck uhartedia |
Azalera | 36.520 km² |
Punturik garaiena | Sinewit mendia |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Probintziak | Ekialdeko Britainia Berria, Mendebaldeko Britainia Berria |
Gizartea | |
Biztanleria | 513.926 bizt. (2011) |
Britainia Berria[1] (ingelesez: New Britain; tok pisinez: Niu Briten), antzina Pomerania Berria (alemanez: Neupommern) deitua, Papua Ginea Berriko uhartea da, Bismarck uhartediko handiena. Dampier eta Vitiaz itsasarteek bereizten dute Ginea Berritik, eta Saint George kanalak Irlanda Berritik. 36.520 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 513.926 biztanle zituen. Hiririk handienak Rabaul, Kokopo eta Kimbe dira. 1994an, Tavurur sumendiaren erupzioak Rabaul suntsitu zuen.
Britainia Berria bi probintziatan banaturik dago:
- Ekialdeko Britainia Berria, hiriburu Kokopo duena
- Mendebaldeko Britainia Berria, hiriburu Kimbe duena.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .