Britainia Handia Olinpiar Jokoetan
Britainia Handia Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | delegazio olinpiko |
Honen parte da | British Olympic Association (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua, Jersey, Guernesey, Man, Akrotiri eta Dhekelia, Angila, Bermuda, Britainiar Lurralde Antartikoa, Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea, Birjina britainiar uharteak, Kaiman uharteak, Falkland uharteak, Gibraltar, Montserrat, Pitcairn uharteak, Santa Helena, Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwich uharteak eta Turks eta Caicos uharteak |
Kirola | kirol olinpiko |
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Olinpiar Taldean lehiatzen dira Erresuma Batuko kirolariak Olinpiar Jokoetan. Olinpiar Elkartea Britainiarrak (BOA) antolatzen du taldea.[1] GBR laburdurak definitu du taldea 1896tik,[2] eta "Team GB" izenarekin ere ezagutzen da 1999. urtetik BOAren erabakiz; ez UK edo Erresuma Batuaren aipu esplizituekin.[3]
Erresuma Batua ordezkatuta egon da Olinpiar Joko moderno guztietan sortu zirenetik. Bestalde, Londresek 1908an, 1948an eta 2012an hartu zituen Udako Olinpiar Jokoak.
Ordezkatutako lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Irlandako kirolarien partaidetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainia Handiko taldeak hartzen ditu bere barne Erresuma Batuko nazioak, baina Ipar Irlandako kirolariek aukeratu dezakete Britainia Handian edo Irlandaren izenean lehiatzea. Ostiral Santuko hitzarmenen ondoren, akordioa egin zuten horretarako bi estatuetako batzorde olinpikoek, eta 21. mendean arazorik gabe hautatu dute kirolariek norekin lehiatu. Parisko 2024ko Jokoetan, adibidez, 37 kirolari izan ziren Ipar Irlandakoak, 31 Irlandarekin lehiatzen, eta sei Erresuma Batuaren taldean.[4]
Ipar Irlandako sektore unionistek ez dute azaldu eragozpenik partaidetza bikoitzaren gaian, baina talde Erresuma Batuarekin lehiatzen direnak Team GB izatea kritikatu izan dute, Ipar Irlanda ez baitago Britainia Handia uhartean. Team UK nahiago luketela esan izan dute.[3] [2]
Britainia Handia uharteko nazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gales, Eskozia edo Ingalaterrak nazioarteko taldekako lehia batzuetan (bereziki errugbian eta futbolean) beren izenean lehiatzen dira, baina berezitasun horrek ez dauka islarik olinpismoan.
Gainerako lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainiar taldeak hartzen ditu barne halaber Koroaren dependentzia diren hiru lurraldeak, Guernsey eta Jersey (Kanaleko Uharteak), eta Man Uhartea. Eta taldearen barruan daude baita ere Itsasoz haraindiko lurraldeak salbu eta batzorde olinpiko propioa duten hiruak (Bermuda, Birjina Uharte Britainiarrak eta Kaiman Uharteak). Hortaz, lurralde hauetako kirolariak Britainia Handiarekin lehiatzen dira:[5]
- Aingira
- Akrotiri eta Dhekelia baseak Txipren.
- Britainiar Lurralde Antartikoa.
- Falkland edo Malvinak.
- Gibraltar
- Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak
- Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea
- Montserrat
- Pitcairn eta Henderson, Ducie eta Oeno uharteak.
- Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha
- Turkak eta Caicoak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «FAQs | Team GB» www.teamgb.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ a b (Ingelesez) «Who, What, Why: Why is it Team GB, not Team UK?» BBC News 2016-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Hennessy, Mark. (2024-08-11). «Team Ireland or Team GB? For Northern Irish Olympians, there’s no identity crisis» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «Paris Olympics: Could this be Northern Ireland’s greatest ever Games?» BBC Sport 2024-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ Parliament.uk, Publications and Records. (2010). Updating the Foreign Affairs Committee on developments on IOC recognition of Overseas Territories. Parliament.uk (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).