Edukira joan

Britainia Handiko Uharteko Hamahiru Altxorrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Britania Handiko Uharteko Hamahiru Altxorrak (galesez: Tri Thlws ar Ddeg Ynys Prydain) galestar Erdi Aroko tradizio literario berantiarreko objektu multzo bat dira. "Altxorren" zerrenda XV. eta XVI. mendeetako testuetan agertzen da lehen aldiz.[1] Altxorren kopurua beti hamahirukoa da, zenbait bertsiok objektuen deskribapen ezberdinak egiten badituzte ere, zenbakiak mantentzeko sarrerak ordezkatuz edo konbinatuz.

Altxor ezberdinen artean, hauek daude: jateko eta edateko ontziak edo tresnak (saskia, pertza, crock (lapiko galesa) eta erretilua, adar formako katilua eta labana), armak (ezpata, zorroztarria) garraioarekin erlazionatutakoak (kabestrua, gurdia) eta bestelako gauzak (berokia, mantua, harria eta eraztuna, xake-taula). Artikulu gehienak Yr Hen Ogledd edo "Ipar Zaharrean" kokatzen dira, garaian Britonikoa eta Cumbriera hitz egiten zen eremua, gaur egun Eskoziako hegoaldea eta Ingalaterrako iparraldea dena.[1] Lehenengo eskuizkribu batzuek altxor guztiak "iparrean zeudenak" bezala deskribatzen zituzten.

Altxorren kopurua hamahirukoa da beti, baina geroagoko bertsio batzuek elementu ezberdinak zerrendatzen dituzte, zenbakia mantentzeko sarrerak ordezkatuz edo konbinatuz. Geroagoko bertsioek ere altxor bakoitzari buruzko azalpenekin osatzen dute zerrenda. Bertsio "estandarrak" altxor hauek ditu:

  • White-Hilt, Rhydderch Haelen ezpata, Alt Clut/Strathclydeko Erregea (Dyrnwyn, gleddyf Rhydderch Hael): "jaiotza noblezko gizon batek berak zorrotik ateratzen bazuen sutan lehertzen zen eskutik puntaraino. Ezpata eskatzen zuten guztiek jasoko zuten; baina berezitasun horregatik, mundu guztiak uko egin ohi zion. Horregatik deitzen zioten Rhydderch eskuzabala (Hael)".
  • Gwyddno Garanhirren Saskia (Mwys Gwyddno Garanir): inork bakar batentzako janaria jarriko zuen, eta irekitzen zenean, ehun gizonentzako janaria aurkituko zen.
  • Iparraldeko Brân Galeden adar formako katilua (Corn Brân Galed O 'r Gogledd): nahi zen edari guztia aurkitu zitekeen barnean.
  • Morgan Mwynfawr-en gurdia (Car Morgan Mwynfawr): inork gainean jartzekotan, eta inon egotea eskatzekotan, han agertuko zen azkar.
  • Clydno Eiddynen kabestrua (Cebystr Clydno Eiddin): inork bere ohearen oinean finkatzean, edozein zaldi nahi zuela ere, kabestrua jarrita aurkituko zuen.
  • Llawfrodedd Farchogen-en labana (Cyllell Llawfrodedd Farchog): hogeitalau gizonek erabili zezaketen jatorduan apurtu gabe.
  • Dyrnwch Erraldoiaren pertza (Pair Dyrnwch Gawr); koldar batentzako haragia irakiten jartzen bada, ez da inoiz irakiten jarriko, baina gizon ausart batentzako haragia sartzen bada, azkar irakiten du (eta horrela ausartak eta koldarrak bereiz daitezke).
  • Tudwal Tudglyden zorroztarria (Hogalen Tudwal Tudclyd): gizon ausart batek ezpata zorrozten badu, ezpatak odola ateratzen dion edozein gizon hilko du. Koldar batek ezpata zorroztu bazuen, ordea, ezpatak ez luke inoiz odola aterako.
  • Padarn Beisrudden berokia (Pais Badarn Beisrydd): gizon on edo noble batek jantziko balu, tamaina egokia izango luke berarentzat; trauskil batek jantziko balu, ordea, ez lioke balioko.
  • Rhygenydd Klerikoaren Crock-a (lapikoa) eta platerra (Gren a desgyl Rhygenydd Ysgolhaig): edozein janari nahi izanez gero, bertan agertuko zen.
  • Gwenddoleu ap Zeidioren xake-taula (Gwyddbwyll Gwenddoleu ap Ceidio): piezak prest baleude, beren kabuz joko lukete. Taula urrezkoa zen, eta piezak zilarrezkoak.
  • Kornuallesko Arturoren mantua (Llen Arthyr yng Nghernyw): haren azpian zegoena ezin zen ikusi, bera mundu guztia ikus zezakeen bitartean.
  • Tegau "Urrezko Bularrekoaren" mantua (Tegau Eurfron, Caradoc-en emaztea): Bere mantuak ez luke balioko ezkontza edo birjintasuna hautsi duen emakumearentzat. Mantua lurrera iristen zen emakume leial batek erabiltzen zuenean, baina emazte desleial baten magalera bakarrik jaisten zen.

Geroagoko zerrendetan beste bi altxor ere badaude: Tegau Eurfonen Mantua eta Eluneden Harria eta Eraztuna. Horiek aipatzen diren lekuan beste altxorretako bat kentzen da; Rhygenydd Klerikoaren Crock-a eta platerra askotan bakarra bezala zenbatzen da. Objektu berriak jatorri literarioa daukate, jatorri tradizionala baino; Tegauren Mantua Caradoc erregearen ipuinaren bertsio batetik dator, eta Eluneden harria eta eraztuna, berriz, "Owain, edo iturriko Dama" ipuinetik atera dira, XIV. mende ingurukoa.

Zerrendatutako objektu magiko batzuk Galesko tradizio narratibo zaharrean dute jatorria. 1., 2. eta 7. objektuak, adibidez, Culhwch eta Olwen Galesezko Erdi Aroko ipuinean ere deskribatzen dira (K.a. 1100 inguruan sortua), non Ysbaddaden Erraldoiak Arturo erregearen lehengusu Culhwchi ezinezko zereginen zerrenda bat (anoetheu) ematen dio, erraldoiaren alaba zen Olwenen eskua irabazteko osatu behar duena.

Dyrnwyn ("White-Hilt") Rhydderch Haelen ezpata boteretsua dela esaten da, Galestar Triadetan aipatzen diren Britainia Handiko Hiru Gizon Eskuzabaletako bat.[2] Gizon duin edo jatorri oneko batek ateratzen zuenean, xafla osoa suak erretzen zuen. Rhydderch inori arma uzteko beti prest zegoen, eta horregatik Hael ezizena jaso zuen; eskuzabala. Ezpataren hartzaileek, ezpataren fenomenoa ikastean, beti ezetz egiten zuten.

Gwyddno Garanhirrek ("Hankaluze") janaria biderkatuko lukeen saski (mwys) bat zuela esaten da: inork bakar batentzako janaria jarriko zuen, eta irekitzen zenean, ehun gizonentzako janaria aurkituko zen.

Iparraldeko Brân Galeden adar formako katilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Brân Galeden ("Zuhurra") adar formako katiluari buruz "nahi zen edaria bertan aurkitzen zela" bermatzeko jabetza magikoa zuela esaten da.[3] Peniarth MS 147 fragmentuak (1566 inguruan idatzitakoa), Myrddin Britainia Handiko errege eta jaunengana altxor eske hurbildu zela aldarrikatzen du. Jabeek ontzat eman zuten Brân Galeden katilua lehenengoz hartuko balu, lana betetzea ezinezkoa izango zelakoan (dela Brânek zuhur fama zuelako, dela beste arrazoiren batengatik). Hala ere, Myrddinek edateko adarra lortu zuen nolabait, eta horrela jaso zituen gainerako altxorrak ere. Bere apatx hura "Kristalezko Etxera" (Gwydr) eraman zuen, eta han betiko geratu zen. Adarraren historia greziar iragan mitologikoan bilatuz, fragmentu berberak Herkulesek hil zuen zentauroaren burutik kendu zuela adarra dio, honen emazteak orduan heroia hil zuelarik mendeku odoltsuan.[3]

Brânen ezizenaren ("Zuhurra") eta adar magikoaren erabilpen bereziaren arteko desadostasuna Guto'r Glyn galestar poetak azaltzen du, XV. mendearen erdialdera bizi izan zena eta, beraz, Tri Thlws ar Ddeg delakoaren lehen argibideekin garaikidea izan zena. Glynek kontatzen duen bezala, Brân Galed iparraldeko noble bat zen, Taliesin bardoak Tri Haelen (Hiru Gizon Eskuzabalak, ikusi Rhydderch Hael) gainetik zegoen gizon bihurtu zuena.[4]

Brân Galeden benetazko identitatea (Brân Bedeinkatuarekin ez da nahasi behar) zalantzazkoa da. Bere iparraldeko jatorria, era oso orokorrean deskribatu ohi dena, beste eskuizkribu batean zehazten da. Gruffudd Hiraethog eskribauak (1564-n hila) idatzitako XVI. mendeko ohar batek Brân Emellyr izeneko baten seme bezala identifikatzen du, Llywarch Hen olerkien zikloan agertzen den Ymellyrn figurarekin lotuz.[5] Gwarchan Tudfwlch olerkian agertzen den Brânekin baita parekatu da, ipar Galesen borrokan arituz.[5]

Morgan Mwynfawr-en ("aberatsa") gurdia ibilgailu magiko bat bezala deskribatzen da, inork gainean jartzekotan, eta inon egotea eskatzekotan, han agertuko zen azkar.

Inork bere ohearen oinean kabestrua finkatzean, edozein zaldi nahi zuela ere, kabestrua jarrita aurkituko zuen. Honen ondorioz kabestruak "kabestru erabilgarria" ezizena jaso zuen.

Llawfrodedd Farchog; agian marchog hitzatik eratorrita (zalduna), edo Barfawc hitzatik eratorrita (bizarduna), laban baten jabe omen zen, afari bakarrean 24 gizoneko konpainia zerbitzatu ahal zuena.

Dyrnwch Erraldoiaren pertza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan ohi da Dyrnwch Erraldoiaren pertzak (pair) koldarrak eta ausartak bereizten dituela: koldar batentzat haragia irakingo ez lukeen bitartean, azkar irakingo luke haragi hori gizon ausart batena balitz.[1] Deskribapenaren historia, ziurrenik, Culhwch eta Olwen gales ertainez idatitzako ipuinean aurkitutakoaren antzeko istorio batera itzultzen da, non Diwrnatx irlandarraren pertza, etxezaina (maer), Odgar Aedd-en semea, Irlandakoa, ezkontzeko eskatzen baita. Artur erregeak Odgar erregeari pertza eskatzen dio, baina Diwrnatxek bere jabetza preziatua abandonatzeari uko egiten dio. Arturo Diwrnatx bisitatzera joaten da Irlandara, talde txiki batekin batera, eta bere etxean ongi etorria ematen diote, baina Diwrnatxek Arthurren eskaerari bigarren aldiz uko egiten dionean, Bedwirrek (Arturren gerlari txapeldunak) pertza hartu eta Arturren zerbitzarietako baten esku uzten du, eta honek zama bizkarrean eraman behar du. Kaledfwlch izeneko ezpatarekin egindako kolpe bakarrean, Llenlleawg irlandarrak Diwrnatx eta bere gizon guztiak hiltzen ditu. Irlandar indarrekin liskarra sortu zen, baina Arturrek eta bere gizonek aurre egin zieten. Prydwen ontzira igo eta, gerrako harrapakinez kargaturiko pertza hartuta, Britainia Handira itzultzen dira.[6]

Culhwch-en, Diwrnatxen pertzak ez du botere berezirik. Hala ere, aurreko poema bat, Preiddeu Annwfn (Annwfn-en harrapakinak), Arturo eta bere gizonek hamahiru altxorren zerrendan agertzen denaren pareko ezaugarri magikoak dituen pertza bat lortzeko egindako abentura bati buruzkoa da. Olerki honetan pertzaren jabea ez da irlandar jaun bat, baizik eta Annwneko erregea, Galestarren Beste Mundua delakoa, Culhwch-en istorioaren bertsioa istorio zaharrago bat ebatsi nahi izatea iradokitzen duena.[7]

Diwrnatxen izena, irlandar Diugurachetik datorrena eta jatorri literariorik ez duena, Culhwch eta Olwen olerkiaren egileak hautatua izan zitekeen bere istorioaren girotze irlandarra azpimarratzeko. Dyrnwch bera irlandarra ez den arren, litekeena da bere izena Diwrnachera itzultzea, deboran eraldatu izanik.[7] Tri Thlws ar Ddegen eskuizkribu estentsiboek Dyrnog eta Tyrnog bezalako idazteko erak ere aurkezten dituzte, irlandar amaiera deigarririk gabe, baina orekan, hauek hobeto azaltzen dira izen arrotz baten hurbilketa galestar bezala.[7]

Gizon ausart batek bere ezpata Tudwal Tudglyden zorroztarriarekin zorrozten badu, ezpatak odola ateratzen dion edozein gizon hilko du. Koldar batek ezpata zorroztu bazuen, ordea, ezpatak ez luke inoiz odola aterako.

Gizon on edo noble batek Padarn Beisrudden berokia jantziko balu, tamaina egokia izango luke berarentzat; trauskil batek jantziko balu, ordea, ez lioke balioko.

Rhygenydd Klerikoaren Crock-a (lapikoa) eta platerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein janari nahi izanez gero, bertan agertuko zen. Crock-a eta platerra batzutan bi altxor ezberdin bezala hartzen dira. Behar denean biak batera kokatzen dira.

Piezak prest baleude, beren kabuz joko lukete. Taula urrezkoa zen, eta piezak zilarrezkoak.

Arturo erregearen estalkia edo mantuak azpian ezkutatzen den inor ikusezin bihurtzen duela esaten da, erabiltzailea ikusteko gai izan arren. Objektu hau beste bi iturritatik ezagutzen da: Culhwch eta Olwen prosazko ipuina (1100 urte inguruan idatzi zena) eta Rhonabwyren ametsa (XIII. mendearen hasiera). Mabinogiren Bigarren Adarrean ere oso antzekoa den mantu bat agertzen da, non Kaswallawn-ek (Casivelono historikoak) erabiltzen du Brân Bedeinkatuak utzitako zazpi nagusiak hitzekol eta tronua usurpatzeko.[8]

Culhwch-en agertzen den Arturoren mantua Arturok Culhwch protagonistari emango ez dizkion gauzen zerrendan dago, baina ez da berariaz edo beste modu batez deskribatzen. Hala ere, beste elementu batzuen izenek gwyn elementua dute, "zuria; sakratua; bedeinkatua" esan nahi duena, zerrenda osorako Beste Mundu-lotura batzuk iradokitzen dituena.[3] Rhonabwyren ametsean, mantuari Gwenn deitzen zaio zehazki, eta hamahiru altxorren zerrendetan ematen direnen antzeko propietateak ditu, nahiz eta hemen kapa gainean daudenak diren ikusezin bihurtzen direnak.[8]

Tegau "Urrezko Bularrekoaren" mantua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere mantuak ez luke balioko ezkontza edo birjintasuna hautsi duen emakumearentzat. Mantua lurrera iristen zen emakume leial batek erabiltzen zuenean, baina emazte desleial baten magalera bakarrik jaisten zen.

Eluneden Harria eta Eraztuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusezintasunaren eraztun gisa deskriba daiteke. Merlinek objektu hau behin eduki zuela esan ohi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «The Thirteen Treasures of Britain» www.maryjones.us (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  2. «Trioedd Ynys Prydein: The Triads of the Island of Britain. Third edition. Ed. and trans. Rachel Bromwich. Cardiff: University of Wales Press, 2006. cxvi + 559 pp. £65. ISBN 0–7083–1368–8» Forum for Modern Language Studies 43 (3): 326–327. 2007-01-01  doi:10.1093/fmls/cqm045. ISSN 1471-6860. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  3. a b c «Trioedd Ynys Prydein: The Triads of the Island of Britain. Third edition. Ed. and trans. Rachel Bromwich. Cardiff: University of Wales Press, 2006. cxvi + 559 pp. £65. ISBN 0–7083–1368–8» Forum for Modern Language Studies 43 (3): 326–327. 2007-01-01  doi:10.1093/fmls/cqm045. ISSN 1471-6860. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  4. Williams, Gruffydd Aled. (2004-09-23). Guto'r Glyn (fl. c. 1435–c. 1493), poet. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  5. a b Minard, Antone. (2010-01). «John Carey, Ireland and the Grail. (Celtic Studies Publications, 11.) Aberystwyth: Celtic Studies Publications, 2007. Paper. Pp. xxii, 419; 1 genealogical table and 3 maps. $29.95. Distributed in North America by the David Brown Book Co., P.O. Box 511, 28 Main St., Oakville, CT 06779.» Speculum 85 (1): 121–122.  doi:10.1017/s0038713409990078. ISSN 0038-7134. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  6. Roberts, Brynley F.; Bromwich, Rachel. (1962-07). «Trioedd Ynys Prydein. The Welsh Triads» The Modern Language Review 57 (3): 405.  doi:10.2307/3721837. ISSN 0026-7937. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  7. a b c Sims‐Williams, Patrick. (2010-11-01). «The Irish Elements in Culhwch and Olwen» Irish Influence on Medieval Welsh Literature (Oxford University Press): 134–187. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  8. a b Txantiloi:Engwel Gantz, Jeffrey, ed. (1976). The Mabinogion. Penguin ISBN 978-0-14-044322-6. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]