Britainiar eta irlandarren euskal jatorriaren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal substratuaren proposaturiko eskualdea

Britainiar eta irlandarren euskal jatorriaren teoria hainbat genetika adituk garatutako teoria da. Teoria honen arabera Britainiar uharteetako eta Irlandako herritar gehienen jatorria hein handi batean Euskal Herrian legoke, bai behintzat jatorri genetikoa.[1][2] Euskal substratuaren teoriarekin nolabaiteko lotura ere badu.

Teoria honen bultzatzaileen artean nabarmenenak Stephen Oppenheimer Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea, David Goldstein Londresko University College London unibertsitateko irakaslea[3][4] eta Theo Vennemann alemaniar hizkuntzalaria leudeke.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10.000 britainiarrei egindako ikerketa genetikoen azterketen bidez Oppenheimerrek britainiarren osagai genetikoen %95etik %58ra bitartean iberiar penintsularen iparraldetik, Euskal Herritik bereziki, datorrela frogatu du.[5].

Oppenheimerrek britainiarrek euren jatorriari buruzko uste eta iritziak hankaz gora jarri zituen, hauek beti herrialde zelten ondorengoak direla uste izan baidute. Oppenheimerrek dioenez irlandarren %90aren jatorri edo osagai genetikoa iberiar penintsularen iparraldean eta bereziki Euskal Herrian legoke, galestarren %80 inguru, eta ingeles eta eskoziarren %70 inguruan legoke. Gutxi gorabehera uharte horietako biztanleriaren bi heren lirateke. Gerora inbasio ezberdinak jazo ziren: bikingoak, normandarrak... britainiarren jatorri genetiko bikingoa %5a eta normandiar jatorria beste %5ak izango luke.

Oppenheimerren teoriaren arabera, Glaziazio Aroan itsasoko ur maila gaur egungoa baino baxuagoa zenez (gaur egungo maila baina kilometro bat baxuagoa) Britainiar Uharteak Europar Kontinenteari lotuta zeuden, Euskal Herriko eremutik Iparraldetik eta Landetatik gora, Akitaniako kostalde osotik aurrera Euskal Herritik aterata eta gaur egungo Britainiar Uharteetara joandako jende taldeen emigrazio eman zen. Gero, izotza urtzen hasi zenean, itsasoko ur maila ehun metro igo zenez, Oppenheimerren arabera, Britainiar Uharteak sortu eta bertan emigratutako jendea isolatuta gelditu omen zen. Jende honek bere euskal jatorri genetikoa gorde omen zuen.

Oppenheimerrek 2011ko maiatzaren hasieran Garesen Euskararen Jatorriari buruzko biltzarrean eta maiatzaren 11an Donostiako Kutxa Aretoan emandako hitzaldietan bere teoria jendaurrean azaldu zuen.

Ikerketa guzti hau DNA mitokondriala aztertuz burutu da (amaren aldetik datorrena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingleses e irlandeses descienden de los vascos, según un genetista de la Universidad de Oxford
  2. Susana Urra: The Basques: the missing cousins of the British and Irish?, El País, 2015ko urriaren 29a.
  3. Genes link Celts to Basques, bbc.co.uk 2001ko apirilaren 3a.
  4. Stephen Oppenheimer: Myths of British ancestry, Prospect Magazine, Issue 127, October 2006.
  5. Irlandar eta britainiar gehienek euskal herentzia genetikoa dute, Euskadi Irratia, 2011ko apirilaren 27a eitb.eus

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]