Britta Steffen
| Britta Steffen | |
|---|---|
(2015) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Schwedt/Oder (en) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | igerilaria |
| Pisua | 60 kilogramo |
| Altuera | 180 zentimetro |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| britta-steffen.com | |
Britta Steffen (Schwedt, Brandeburgo, 1983ko azaroaren 16a) alemaniar igerilaria da, abiadura-probetan aditua. Steffen munduko errekorra lortu zuen, 53,12 segundoko marka olinpikoarekin, eta 50 eta 100 metro libreetako txapeldun olinpikoa izan zen Pekinen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan.[1][2][3][4]
Erromako igeriketako munduko txapelketan, 2009. urteko uztailaren 31n, munduko beste marka bat ezarri zuen 100 metro libreetan 52,07 segundo kronometratzean, berak lau egun lehenago ezarritako 52,22 segundoko marka hobetuz. Finalean ere munduko beste marka bat ezarri zuen 2009ko abuztuaren 2ko 50 metro libreetan 23,73 segundok kronometratzean.
Igerilaria izateaz gain, Steffen ingeniaritza ikasi du eta Berlinen bizi da normalean.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999. urtean sei urrezko domina irabazi zituen Europako Junior Txapelketetan. Une horretan Alemaniako igeriketako promesa handia bihurtu zen.
Steffenek Sydneyn 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan eta Atenasen 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, baina errelebo-probetan eta kanporaketetan baino ez, ez finaletan. Atenasko Jokoen ostean igerilekuetatik urrundu zen. Entrenamendu metodoa aldatzea erabaki zuen, Norbert Warnatzsch entrenatzailearen gidaritzapean.
Budapest 2006
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006. urtean Budapesteko Europako Txapelketetan lortu zuen bere ospea, lau urrezko domina lortu baitzituen (50 eta 100 m librean, eta 4 x 100 eta 4x200 m libreaen erreleboan) eta zilarrezko bat (4 x 100 m estiloan) irabazi zituen, gainera munduko hiru errekor hobetu zituen.
Uztailaren 31n, 4 x 100 m libreko errelebu-talde alemaniarrarekin urrea irabazi zuen, Petra Dallmann, Daniela Götz eta Annika Liebsekin batera, 3:35,22ko denborarekin. Munduko errekor horrek aurrekoa gainditu zuen, australiarren esku zegoena 2004ko Atenastik. Gainera, lasterketa horretan Steffenek historiako postarik azkarrena egin zuen 52,66rekin.
Abuztuaren 2an 100 m libreetako Europako txapelduna izan zen 53,30ekin eta Libby Trickett (ezkongabetan, Lenton) australiarraren aurreko munduko errekorra 12 ehunenetan jaitsi zuen.
Abuztuaren 3an berriz ere 4x200 m errelebo libreetan urrea irabazi zuen bere herrikide Petra Dallmann, Daniela Samulski eta Annika Liebsekin batera, 7:50,82ko denborarekin, Atenasetik 2004an Ameriketako Estatu Batuek zuten aurreko errekorra baino ia hiru segundo gutxiago.
Azkenik, abuztuaren 6an 50 m libreetako urrea irabazi zuen 24,72ko markarekin eta zilar bat ere lortu zuen talde alemaniarrarekin, 4 x 100 m estilokoa, Britainia Handia baino ez zuten izan aurretik.
Melbourne, 2007
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko Melbourneko Munduko Txapelketetan brontzezko domina lortu zuen 100 m libreetan 53,74, Libby Trickett australiarra (53,40) eta Marleen Veldhuis holandarra (53,70) gaindituz. Zilarrezko domina ere irabazi zuen 4x200 m libre erreleboetako talde alemaniarrarekin, Ameriketako Estatu Batuen atzetik bukatu zuten eta.
Pekin 2008
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko Pekingo Udako OLinpiar Jokoetan, Brita Steffen zen 100 m libreko probako faboritoetako bat, Libby Trickett australiarrarekin batera. Abuztuaren 15ean jokatutako finalean, Trickettek irteera bikaina egin zuen eta lehen postuan pasatu zen lehen 50 metroetatik; Steffen zortzigarren eta azken postuan zegoen, australiarrarengandik ia segundo batera. Hala ere, azken luzean Steffenek sekulako gorakada egin zuen eta urrezko domina irabazi zuen, 53,12ko markarekin errekor olinpiko eta europarra lortu zuen. Libby Trickettek 53,16ko marka lortu duzuen eta Natalie Coughlin estatubatuarrak 53,39koa.
Gero, urrea irabazi zuen 50 ostean, eta Ameriketako Estatu Batuetako Dara Torresi 0,01 segundo atera zizkion, 24,06 segundoko denborarekin.
Erroma 2009
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009. urtean Erroman (Italia) ospatu zen Munduko Igeriketa Txapelketan bere lehen munduko txapelketa lortu zuen 100 metro libreetan, munduko beste errekor bat lortu zuen, 52,07 segundokoa. Zilarrezko domina ere lortu zuen 4 x 100 errelebo librean, Daniela Samulski, Petra Dallmann eta Daniela Schreiber-ek osatu zuten talde alemaniarreko kide gisa; eta brontzezko domina 4 x 100 errelebo konbinatuan, Daniela Samulski, Annika Mehlhorn eta Sarah Poewe-k osatua. Lehiaren azken egunean 50 metro libreetako proba irabazi zuen, eta munduko beste errekor bat ezarri zuen, 23,73 segundokoa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Britta Steffen – Britta Steffen, Olympiasiegerin, Mutter & Coach. (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ «Olympedia – Britta Steffen» www.olympedia.org (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ «Britta Steffen - Hall Of Fame Swimmer» www.swimmingworldmagazine.com (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Alemanez) «Olympiasiegerin Britta Steffen (42) inspiriert beim Neujahrsempfang in Landsberg» www.kreisbote.de 2026-02-02 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ Steffen bate el récord del mundo y gana oro en 50m libres en Mundial artxibatua 2016 ko martxoaren 4an Wayback Machinen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Página web oficial (alemán)