Brokoli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brokoli
Broccoli and cross section edit.jpg
Brokolia eta ebaketa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. italica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak broccoli sprouts (en) Itzuli eta brokoli

Brokolia (Brassica oleracea italica) aza landaretik eratorritako barazkietako bat da, zurtoin sendo eta adarkatua duena. Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da, hazi bidez. Barazki estimatuak izanik, batez ere egosia jaten da. Multzo berekoak dira aza, bruselaza eta azalorea.

Jatorria Italia hegoaldean du. Izena italierazko broccolo hitzaren pluraletik dator, eta berau brocco (latinezko bracchium, beso) hitzaren txikigarritik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau, oraindik garatuta ez dagoenean, edozein aza baten antza du. Heldutasun komertzialaren unean berde edo purpura da.

Berde koloreko lore-buru mamitsu jangarri ugari ditu, zuhaitz eran jarriak, zurtoin lodi batetik jaiotzen diren adarren gainean. Buruxka-masa handia hostoz inguratuta dago. Bere ahaide hurbila den azalorearen antza handia du, baina berde kolorekoa da.

Loreak horiak dira eta fruituak silikuan dauzka hazi arrosa biribilekin.

Klima freskotako laborantza da eta, beraz, uda beroetan ez da hain oparoa izaten.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barazki hau sukaldaritzan estimatua da, batez ere jatorriko Italian. Egosita edo lurrunetan prestatu ohi da, baina gordinik jan daiteke, eta barazki gordin oso ezaguna bihurtu da, aperitibo gisa.

Plater bat brokolia zati batzuetan moztutako patatekin egostean datza, eta ondoren piperrautsez, baratxuriz eta oliba olioz ontzen da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]