Bromo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bromoa
Bromine vial in acrylic cube.jpg

35

SelenioaBromoaKriptona
Cl

Br

I
Br-TableImage.png
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Bromoa, Br, 35
Serie kimikoa halogenoak
Taldea, periodoa, orbitala 17, 4, p
Masa atomikoa 79,904(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ar] 4s2 3d10 4p5
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 7
Propietate fisikoak
Egoera likidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) (Br2, likidoa) 3,1028 g/L
Urtze-puntua 265,8 K
(-7,2 °C, 19 °F)
Irakite-puntua 332,0 K
(58,8 °C, 137,8 °F)
Urtze-entalpia 10,571 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 29,96 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) (Br2) 75,69 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 185 201 220 244 276 332
Propietate atomikoak
Kristal-egitura ortoerronbikoa
Oxidazio-zenbakia(k) 5, 4[1], 3[2], 1, -1
Elektronegatibotasuna 2,96 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 1.139,9 kJ/mol
2.a: 2.103 kJ/mol
3.a: 3.470 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 115 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 94 pm
Erradio kobalentea 114 pm
Van der Waalsen erradioa 185 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 0,122
Soinuaren abiadura 206 m/s
Isotopo egonkorrenak

Bromoaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
79Br  %50,69 Br egonkorra da 44 neutroirekin
81Br  %49,31 Br egonkorra da 46 neutroirekin

Bromoa (grezieraz:βρῶμος, brómos, "aker-kirats" esan nahi duena[3]) elementu kimiko bat da, Br ikurra eta 35 zenbaki atomikoa duena. Likido gorri lurrunkorra da giro-tenperaturan. Halogenoen taldekoa izanik, bere erraktibotasuna kloroaren eta iodoaren artean dago, erreaktibotasunarekin batera oso elektronegatiboak izanik. Bromo-lurrunak korrosiboak eta toxikoak dira. Merkataritza alorrean, su-atzeragarriak sortzeko eta kimikagintzan erabiltzen da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bromoa giro-tenperaturan likidoa den elementu ez-metaliko bakarra da, eta giro-tenperaturatik hurbil likido diren taula periodikoko sei elementuetako bat. Elementu puruak molekula diatomiko baten forma dauka, Br2. Likido dentso, mugikor, gorri-marroixka da, lurruntzean lurrun gorri bat, kirastuna (kloroaren usainaren antzekoa) ekoizten duena. Uretan pixka bat disolbagarria da, eta oso disolbagarria karbono disulfuroan, metanola bezalako alkohol alifatikoetan eta azido azetikoan. Oso erraz eratzen ditu loturak hainbat elementurekin eta lixiba moduko zuritzeak eragiten ditu.

Dirudienez, bromoarekin zerikusia duten zenbait konposatuk ozonoa ezabatzeko potentziala dutela ikusi da. Era berean, organismo bizidunetan metatzen dela uste da. Hori dela-eta, azken aldian bromo-konposatu industrial asko ez dira jadanik ekoizten, murriztu egin dira edo ezabatzea aurreikusi da.

Egoera naturala eta lorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bromo kantitate gehiena bromuro, Br- eran aurkitzen da itsasoan. Honen kontzentrazioa itsasoan 65 µg/g da.

Bromo molekularra, Br2 gatzunetaz baliatuz lortzen da. Prozesu honetan, bromuroa oxidatu egiten da kloroa erabiliz:

2Br - + Cl2 → Br2 + 2Cl-

Behin hau lortuta, destilazio prozesu bat erabiltzea beharrezkoa da bromoa klorotik banatzeko.

500 milioi kg bromo produzitzen dira urtero (2001) gutxi gora behera. Estatu Batuak eta Israel dira bromoa produzitzen duten estatu garrantzitsuenak. Itsaso Hilaren ura eta Stassfurt-eko minak potasio bromuroan aberatsak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bromo Aldatu lotura Wikidatan


  1.   Bromine: bromine(IV) oxide compound, WebElements.com, http://www.webelements.com/webelements/compounds/text/Br/Br1O2-21255834.html. Noiz kontsultatua: 2007-12-10 .
  2.   Bromine: bromine(III) fluoride compound, WebElements.com, http://www.webelements.com/webelements/compounds/text/Br/Br1F3-7787715.html. Noiz kontsultatua: 2007-12-10 .
  3. Gemoll W, Vretska K: Griechisch-Deutsches Schul- und Handwörterbuch ("Greek-German dictionary"), 9th ed., published by öbvhpt, ISBN 3-209-00108-1