Brontze Aro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduwaiar kultura
Abbevilliar kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignaciar kultura
Gravettiar kultura
Solutrear kultura
Magdaleniar kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura
Brontze Aro - Muséum de Toulouse

Brontze Aroa gizakiaren garapen historikoko epe bat da, non brontzearen erabilpena nagusitzen den. Brontze Aroa izena C.J. Thomsen ikertzaile daniarrak asmatu zuen (1816) zibilizazioaren bilakaeran gizakiak harria, brontzea eta burdina erabili zituelakoan.

Gaur egun, Thomsen sisteman oinarrituta, Kobre Aroa edo Kalkolito dator Brontze Aroaren aurretik. Oro har, K. a. 2500etik K. a. 1000 arte irauten du Brontze Aroak. Nolanahi ere, historiaurreko gainerako epeetan bezala, Brontze Aroko muga kronologikoak nabarmenki aldatzen dira kultura eta tokiaren arabera.

Epe honetako ezaugarri orokorra hazkunde demografikoa da. Gainera, ezarian-ezarian nomadismoa alde batera uzten joan zen, sedentarismoaren mesedetan. Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk lehenago eginak) egiten zen. Tokirik garatuenetan, zibilizazioaren lehenengo aztarnak agertu ziren hirietan, besteak beste, lehendabiziko idazketa sistemekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brontze Aro Aldatu lotura Wikidatan