Brontze Aroa Euskal Herrian

Brontze Aroa Euskal Herrian, brontzezko objektuak (armak eta apaindurak batez ere) egiten diren Historiaurreko garaia da.
Kokaguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordura arte zeuden herrixkak handitu eta askoz ere indartsuagoak bilakatu ziren. Ibai-gainetan kokatzen ziren hauek, baina hala ere, kobazuloak erabiltzen jarraitu zuten, bi kokapenak uztartuz. Joera hau Burdin Aroan garatu zen arren, garai honetako aztarna gehienak kobazuloetan topatu dira gaur egun arte.[1]
Klima epela da, hezeagoa da, eta baso hostoerorkorra zabalduagoa dago. Gizakiak lurralde zabalak aldatzen ditu, basoak ezabatuz landa lurrak hedatzeko.[2]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomiari dagokionean, ekoizpena zen iturri nagusia. Harrapariaren ekarpena %10 inguruan kokatu zen eta honek aparteko elikagaiak eskuratzeko aukerak ematen zizkien herritarrei. Gurpila eta gurdia bezalako asmakuntzak berrikuntza lagungarriak izan ziren, batez ere nekazaritzan zihardutenentzat. Pisu handiak lekualdatzeko tresna bikainak ziren eta honi esker, ekonomikoki irabazi handiagoak lortu zitzaketen, azkarrago lan egiteko aukera baitzeukaten. Ongarrien erabilpena ere garrantzitsua izan da Euskal Herriko Brontze Aroko nekazaritza, izan ere, produktuen kalitatean hobekuntza nabarmena gertatu zen eta hala, etekin gehiago ateratzeko erraztasun handiagoa zuten.
Brontzeak berak urruneko lurraldeen arteko merkataritza bultzatu zuen, brontzea egiteko kobrea eta eztainua behar zirelako. Eztainua ez dago munduan horren hedatua eta beraz, beste lurraldeetatik ekarri behar zuten, edo, eztainu ekoizleen kasuan, urruneko merkatariei beste produktuengatik trukatu. Atlantikoko itsasertzeko eskualdeak lotzen zituzten merkataritza bide batzuk mendeetan iraun zuten, horien arteko eraginak eta kultura trukeak sustatuz. Berreskuratu diren zenbait objektuen tipologiatan argi geratzen dira eragin horiek, Arenazako kobako lantza punta kasu
Ehorzketa errituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oraindik ehorzketa-haitzuloek bere horretan diraute, baita tumuluek ere. Azken Brontzean, Ebro ibaiaren inguruan ohitura berriak garatzen hasi ziren eta pixkanaka Euskal Herri osoan zabaltzen. Ohitura hauetariko batzuk, indoeuropar izaera zutela esan ohi da. Orduan iritsi ziren hileta-erritu berriak, hau da, erretzea eta erraustea, eta hauek, izugarri hedatu ziren euskaldunen artean. Euskal Herriko Brontze Aroan izandako errituen inguruan ez da informazio handirik topatu gaur egun arte.[3]
Aztarnategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monte Aguilar: (Errege Bardea, Nafarroa) Euskal Herriko ezagutzen den Brontze Eratineko aztarnategi gutxietariko bat da. J. Sesmak indusi zuen 90eko hamarkadako lehenengo urteetan.[4]
Los Husos: (Bilar, Araba) J. M. Apellaniz (1967-1971) eta J. Fernandez Erasok (2000tik aurrera) indusitako leku klasikoa. Apellanizek aztarnategi sinboliko edo eredugarri bezala sartu zuen Los Husos bere doktoretza-tesian.
La Hoya: (Guardia, Araba) Herrixka honen lehenengo mailetan Erdi eta Azken Brontze Aroko mailak aurkitu ziren. Garai bereko beste hainbat herrixkatan gertatzen den antzera, asentamenduan jarraipena ikusten da, eta ondoren, I. eta II. Burdin Aroko maila oso aberatsak ditugu.
Brontze Aroan haitzuloak eta harpeak hilobiratzeko erabiltzen jarraitzen dute, eta pixkanaka, trikuharriak erabiltzeari utziko diote. 2024an, Tafallan, Brontze Aroko iraupen motzeko herri bat aurkitu zuten: Ceda - La Celada. II. milurtekoa. 2 hektarea inguru ditu eta hasierako urtean, 130 egitura aurkitu dira: etxeetako zutoinak sartzeko zuloak, siloak, su lekuak, etab.
Kultura materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brontze Aroko Nafarroako zeramikazko ontzi multzo osoena aurkitu da Ceda-La Celada aztarnategian. Zeramika horietako asko osorik aurkitu dira, aldi berean utzi ziren eta azkenean zigilatu egin ziren, ziur asko erritu-izaerako egintza bat irudikatzen duena. Zeramikazko 18 pieza osatzen dute multzoa (katiluak, eltzeak, batzuk heldulekuekin apainduta...), kontu handiz jarriak, beste batzuen barruan ahokatzeraino. Jesús Sesma arkeologoak susmatzen du erritual motaren batengatik egin behar izan zela horrela.
Brontze Aroko pieza bitxienetariko bat, eta ederrena, ontzi biki bat da, elkarri lotutako bi ontzi, praktikoegiak ez diruditenak, eta horregatik, beharbada, erabilera zeremoniala ematen zitzaien. Teknika bereko piezak aurkitu dira Mediterraneo aldean.[5][6][7]
Brontze Aroan, Cogotas estiloa iritsiko da, besteak beste.[8] Boquique estiloko zeramika iznago da Cogotas culturaren eraginez egingo den apaindura mota bat.[9]

Metalgintzan, aldiz, brontzea nahasketa metodo gisa erabili zen, gero eta tresna konplexuagoak lortzeko asmoz. Aurreko garaietan Euskal Herrian izandako teknika tradizionalek jarraipena izan zuten aro honetan ere (erredukzioa batez ere, mearen eta metalaren arteko bereizketarako), baina hala ere, zeramikaren, harlandutako tresnen eta suharriarekin egindako gezi-punten erabilera oso ohikoak ziren. Hau, topatutako aztarnak kontuan hartuta jakin da. Euskal Herrian, oso erabilia zen kobrea Brontze Aroaren aurretik eta brontzearen etorrerak ez zuen kobrearen bazterketarik eragin. Hala ere, aurrez egiten ziren tresnak berrituak izan ziren.[10]
Brontze Amaieran, Iberiar pensintsulan sartzen dira Kutxazelaien kulturadun gizaltadeak, eta haien eragina eskuelde ia guztietara iritsiko pixkanaka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Asentamenduak» historiaurrea.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ Sesma Sesa, Jesús. (1995). «Diversidad y complejidad: Poblamiento de Navarra en la Edad del Bronce» Cuadernos De Arqueología De La Universidad De Navarra (Iruñea) 3: 147-184. doi:..
- ↑ Elosegi, Olaetxea. (1991). «Metal Aroak Euskal Herrian. Eneolito, Brontze eta Burdin aroa.» Uztaro 1.
- ↑ Sesma-Sesma, J. (Jesús); García-García, M. L. (María Luisa). (1994). La ocupación desde el Bronce Antiguo a la Edad Media en las Bardenas Reales de Navarra. ISSN 1133-1542. (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las obras de construcción del TAP sacan a la luz un asentamiento temporal de la Edad de Bronce en Tafalla» Navarra.es (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2025-04-13). «El tesoro oculto del pueblo de bronce» 7K revista dominical (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ «Ceda – La Celada aztarnategiaren aurkezpena Tafallan» Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ Sesma Sesma, Jesús; Bienes Calvo, Juan José; Erce Domínguez, Ande; Faro Carballa, José Antonio; Ramos Aguirre, Mikel. (2018-06-12). «La cerámica de estilo Cogotas I y los ciclos culturales en las postrimerías de la Edad del Bronce en Navarra» Cuadernos de Arqueología 17: 39–83. doi:. ISSN 2387-1814. (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ Llanos Ortiz de Landaluze, Armando. «VITORIA-GASTEIZ - Conformación de las etnias prerromanas en Älava, Vizcaya y Guipuzcoa» www.vitoria-gasteiz.org.es (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ Brontze Aroa – Infogunea. 2020-05-26 (kontsulta data: 2025-10-04).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alday Ruiz, Alfonso (1992) “Síntesis sobre la secuencia cultural Neolítico - Edad del Bonce en el País Vasco” Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN-e: 2445-0782, ISSN: 131-5350, 2. zk., 19-50 or.
- Armendáriz, Javier; Llanos, Armando ; Peñalver, Xabier ; San Jose, Sonia ; Valdés García, Luis (2023-02-09) “Le Bronze final et l’âge du Fer en Euskal Herria - Pays Basque : relations et activités commerciales”. HAL Id: hal-03972673; https://hal.science/hal-03972673v1
- EHU Ikerketa (2021-08-13) “Más del 80 % de los varones del País Vasco desciende de antepasados varones que llegaron a la zona en la Edad del Bronce”, Cuaderno de Cultura Científica. EHU.
- Gardes, Philippe (1993) “Les urnes carénées de l'Age du Bronze Ouest -Pyrénéen français. Problèmes chronologiques”, MUNIBE (Antropologia -Arkeologia), 45 zk. ISSN 1132 -2217 Donostia. 133 - 141 or.
- Gorrochategui, Javier; Yarritu, María José (1990) “El Complejo Cultural del Neolítico Final - Edad del Bronce en el País Vasco Cantábrico”. Munibe (Antropologia - Arkeologia), 42, Donostia. ISSN 0027 - 3414 107 -123 or.
- Julia Roussot-Larroque eta Jean-Claude Merlet “La céramique du Bronze final en Aquitaine : éléments de synthèse” https://doi.org/10.4000/dam.2102
- Olaetxea Elosegi, Carlos ; Peñalver Iribarren, Xabier (1993) Azken brontze aroa eta burdin aroa Euskal Herrian. Ortzadar bilduma, 7. Bilbo : Mensajero. ISBN: 8427118244
- Peñalver Iribarren, Xabier; San Jose Santamarta, Sonia (2003) “Aurrekari kulturalak: eneolitoa eta brontze aroa”. In: Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan, Bertan bild., 20
- Peñalver Iribarre, Xabier (2001) “El Bronce Final y la Edad del Hierro en la Euskal Herria atlántica Cromelechs y Castros”. Complutum, 1988-2327, 1131-6993, 12. zk., 51-72 or.
- Pérez Romerao, A et alii (2016) La cerámica de la Edad del Bronce en el yacimiento de El Portalón de Cueva Mayor (Sierra de Atapuerca, Burgos, España) Munibe, Antropologia-Arkeologia, 67. zk., DONOSTIA ISSN 1132-2217, eISSN 2172-4555. 105-126 or.
- Roussot-Larroque, Julia eta Merlet, Jean-Claude (212) « La céramique du Bronze final en Aquitaine : éléments de synthèse », Documents d’archéologie méridionale [on line], 35 , mis en ligne le 30 avril 2016, consulté le 06 avril 2023. URL : http://journals.openedition.org/dam/2102 ; DOI : https://doi.org/10.4000/dam.2102
- Sesma-Sesma, Jesús; García-García, María Luisa. (1994). «La ocupación desde el Bronce Antiguo a la Edad Media en las Bardenas Reales de Navarra» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra 2: 89-218. ISSN 1133-1542..
- Sesma Sesma, Jesús (1995) “Diversidad y complejidadpoblamiento de Navarra en la Edad del Bronce” Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra, ISSN: 1133-1542, 3. zk., (Ejemplar dedicado a: De la apropiación a la articulación del espacio a través de los tiempos),147-184 or.
- Tapia, Jesús et alii (2016) “San Adrian: Brontze Aroko aztarnategi berria Iberiar penintsulako iparraldean” Munibe, Antropologia-Arkeologia, ISSN 1132-2217, eISSN 2172-4555, 67 zk.. Donostia. 363-375 or.