Edukira joan

Brooks Stevens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brooks Stevens
Bizitza
JaiotzaMilwaukee1911ko ekainaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMilwaukee1995eko urtarrilaren 4a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakindustrial designer (en) Itzuli eta car designer (en) Itzuli

Clifford Brooks Stevens (Milwaukee, 1911ko ekainaren 7a, ib., 1995ko urtarrilaren 4a) etxeko altzairu, tresna, auto eta moto diseinatzaile industriala zen. Baita ere diseinatzaile grafiko eta estilista moduan lan egin zuen.    1944 urtean, Stevensek Amerikako Diseinatzaile Industrialen Elkartea (Industrial Designers Society of America) sortu zuen, Raymond Loewy eta beste zortzirekin batera.

Stevens Milwaukeen, Wisconsin, jaio zen 1991ko ekainaren 7an jaio zen. Txikitan polioa jasan zuen, eta gaixo egon zen bitartean marraztera bultzatu zuen bere aitak. Beranduago, 1929. urtetik 1933era, arkitektura ikasi zuen Cornell Unibertsitatean. 1934. urtean, Milwaukeen altzairu diseinu baltzua sortu zuen. Hil zenean, bere seme Kipp Stevens arduratu zen baltzuaz.

1959. urtean Mequonen, Wisconsin, autoen museo bat irekin zuen, non bere diseinuak eta beste batzuk gorde zituen. Museoa 1980ko hamarkadan Wienermobile enpresaren fabrikazio planta bat bihurtu zen. 1999. urtean itxi zuten.

Brooks Stevens 1995ko urtarrilaren 4an hil zen, Milwukeen.

Zaharkitzapen programatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta askotan esan berak asmatu zuela zaharkitzapen programatu terminoa, berak egin zuen bakarra terminoa definitzea izan zen. Bere definizioak hau zioen: “Erosleak zerbait pixka bat berriagoa, pixka bat hobea, behar baino pixka bat lehenago erostera bultzatzea”.

Bere etxe eta sukalde aparatuen diseinuak oso ezagunak egin ziren. Baita ere arkitektura diseinua eta diseinu grafikoa landu zituen. Bere diseinuen artean famatuenetarikoa Miller Brewingen logoa izan zen.

Auto diseinatzaile moduan, Stevensek 1962-eko Studebaker Gran Turismo Hawk-a berdiseinatu zuen, aurrekontu txiki batekin. Horren ondoren, Harley-Dadvison motorrak diseinatu zituen, eta gaur egungo diseinuak bere diseinuetan oinarrituta daude.

Stevensek Oscar Mayer Wienermobila diseinatu zuen, amerikar pop kulturaren sinboloetako bat izango zena. Briggs and Stratton-erako motoreak diseinatu zituen, eta baita ere Milwaukeeko Ingenieritza Eskolaren logoa, 1978 urtean, Diamante Urteurrena ospatzeko. Logo hori oraindik erabiltzen da.

Beste gauza askoren artean, Stevensek, Kaiser Motorsekin batera, "Excalibur" lasterketa-auto serie bat diseinatu zuen. 1960 hamarkadatik aurrera bera eta bere semeek "Excalibur" seriea produzitzen hasi ziren.

60 Years of Industrial Design (ingelesez)