Brovaryko gudua

Koordenatuak: 50°30′41″N 30°47′25″E / 50.5114°N 30.7903°E / 50.5114; 30.7903
Wikipedia, Entziklopedia askea
Brovaryko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Ukrainako zibil asko Brovarytik ebakuatuak izan ziren tropa errusiarrak iritsi aurretik.
Data2022ko martxoak 9apirilak 1
LekuaBrovary, Kiev Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°30′41″N 30°47′25″E / 50.5114°N 30.7903°E / 50.5114; 30.7903
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Andrei Zakharov  Ukraina Ihor Sapozhko[1]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
ezezaguna ezezaguna
c. 29 zibil hil[3]

Brovaryko gudua 2022ko Ukrainaren inbasioaren zati izan zen Kieveko erasoaldiko gudu militar bat izan zen, Ukrainako hiriburuarenKievenekialdeko aldiri den Brovary hiria kontrolatzeko helburu zuena. Errusiako Indarrek mendebalderantz aurrera egin zuten Txernihiv Oblastaren hegoaldetik, bertan ukrainar indarrekin topatu ziren arte. Aldiriaren kontrola borrokan egon zen hilabetez, urte hartako apirilaren 2an Errusiako Indarrak Brovarytik erretiratu ziren arte.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 9ko arratsaldean, Errusiaren ibilgailu blindatuen zutabe bat Brovaryrantz aurreratu zen, iparraldetik; zehazki, M01 autobidetik.[4][5][6] Zutabea, Guardiako Tankeen 90. Dibisioko 6. eta Tankeen 239. Erregimentuek osatua,[2] oso astiro mugitzen zen eta oso zaharkitutako ibilgailu asko barne hartzen zituen; hala nola T-72 motako tankeak, ondorengo analisietan "gerra modernorako desegoki" bezala deskribatuak izan zirenak.[7] Horrez gain, TOS-1 bezalako artilleria autopropulsatua zen konboi-buru, bereziki helburu ahulak zirenak.[6]

Brovary inguruko herri batean,[6] Ukrainako Indarrek Errusiari segada egiteko aukera ikusi zuten eta eraso egin zuten. Artilleria eta tankeen aurkako misilak erabiliz, ukrainarrek hainbat tanke eta blindatu garraiagailu desgaitu zituzten.[7] Soldadu ukrainar batek, geroago adierazi zuenez, segadak, hasieran, konboiko lehen eta azken ibilgailuak jo zituen, gainerakoak erdian harrapatzeko. Ildo horretatik, erasoak ez zuen guztiz arrakastatsua izan; izan ere, ukrainarrek ezin izan baitzuten errusiarren atzera egiteko bidea moztu.[6] Hala ere, Errusiaren zutabeak galera handiak izan zituen eta atzera egin behar izan zuen.[8][9] Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, Tankeen 6. Errejimentuko komandantea, Andrei Zakharov koronela, borrokan hil zen.[2][10] Errusiako soldadu batzuek, gainera, oinez ihes egin omen zuten inguruko baso eta herrietara.[7]

Guardiako Tankeen 90. Dibisioak atzera egin arren, borroka gogorrak piztu ziren segadagunetik ekialdeko herrietan, non Errusiako eta Ukrainako tropen arteko borrokak hainbat egun iraun zituen.[6] Segadatik bizirik atera ziren errusiarrek zibilak tirokatu zituzten herri horietan, bertako defendatzaileei laguntzen ziela susmatuz.[7]

Martxoaren 12an, Errusiak esan zuen bere tropek Brovaryn zegoen Ukrainako Armadaren komunikazio- eta inteligentzia-zentro nagusia desgaitu zutela.[11] Ihor Sapozhko-k, Brovaryko alkateak, ordea, adierazi zuen "prest" zeudela Errusiaren eraso bat jasotzeko.[12]

Martxoaren 29an, Errusiak Brovaryko eremua bonbardatzen hasi zen. Horien ondirioz, biltegi bat erre eta inguruko herriek kalte handiak jasan zituzten.[13]

Martxoaren 30ean, Sapozhkok adierazi zuen Ukrainako Indarrek errusiarrak atzera bota eta Ploske, Svetilny eta Hrebelky herriak berreskuratu zituztela, Nova Basanen etengabeko liskarrek jarraitzen zuten bitartean.[14]

2022ko apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 1ean, Ukrainak Rudnya, Xevtxenkove, Bobryk, Stara Basan, Nova Basan, Makiyivka, Pohreby, Bazhanivka, Volodymyrivka, Xnyakivka, Salne, Sofiyivka eta Havrylivka herriak berreskuratu zituela aldarrikatu zuen.[15] Sapozhkok, bestalde, adierazi zuen Errusiako Indarrek "ia utzi" zutela Brovary Barruti osoa, Ukrainako Indarrek "garbiketa-operazioetan" ziharduten bitartean.[16]

Apirilaren 2an Kiev Oblast osoaBrovary barne–, inbaditzaileetatik libre deklaratu zuen Ukrainako Defentsa Ministerioak, Errusiako tropek eremua utzi ostean.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b https://english.nv.ua/nation/enemy-has-left-brovary-district-east-of-kyiv-says-brovary-city-mayor-50230215.html
  2. a b c d e (Ingelesez) «Ukrainian military defeat tank regiment of Russian troops, eliminate commander Zakharov in Brovarsky district - Defense Intelligence» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  3. 11 hildako [1]; 6 hildako [2]; gutxienez, 6 hildako [3]; 6 hildako [4]
  4. (Ukraineraz) «Під Броварами розбили колону окупантів, шукають втікачів» Коментарі Україна 2022-03-09.
  5. (Ingelesez) Johnson, Sabrina. (2022-03-10). «Battle for Kyiv begins: Ukraine repels Russian tanks on edge of capital» Metro.
  6. a b c d e Andrew E. Kramer. (11 March 2022). «How a Line of Russian Tanks Became an Inviting Target for Ukrainians» New York Times.
  7. a b c d Sudarsan Raghavan. (14 March 2022). «How Kyiv's outgunned defenders have kept Russian forces from capturing the capital» Washington Post.
  8. (Ingelesez) Salisbury, Josh. (2022-03-10). «Dramatic video shows 'Russian tanks destroyed' in ambush near Kyiv» Daily Standard.
  9. (Ingelesez) Ukrainian Forces Destroy Russian Tank Convoy Near Kyiv. RFE/RL.
  10. (Ingelesez) «Drone footage shows ambush on Russian tanks resulting in death of the commander» AS.com 2022-03-10.
  11. «Russia disables Ukraine military's main radio intelligence facility» Business Standard India 2022-03-12.
  12. (Ingelesez) Mohan, Geeta; Sawant, Gaurav C.. (12 March 2022). «Russians will not take anything from here, says Mayor of Brovary city | Ground Report» India Today.
  13. (Ingelesez) «Aftermath of Brovary bombing» euronews 2022-03-30.
  14. Реальный Киев | Украина Война Новости 🇺🇦. Telegram.
  15. (Ingelesez) Ukraine regains control of over 20 settlements. .
  16. (Ukraineraz) «Окупанти пішли з Броварського району під Києвом – мер Броварів» Українська правда.
  17. Ukraine ‘retakes whole Kyiv region’ as Russia looks east, Al Jazeera (3 April 2022)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]