Brunch


Brunch-a (etimologikoki breakfast-etik abiatuta — ingelesezko hitzak «gosaria» esan nahi du — lunch-arekin — «bazkaria» —), gosari berantiarra ere esaten zaio, eta bi otordu, hamaiketakoa eta gosaria konbinatzen ditu. Euskal Herrian kontzeptu honi hurbiltzen den hitza hamaiketako da baina ez da hain oparoa izaten.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz XIX. mendekoa da ohitura. Garai hartan Erresuma Batuan maila sozialeko altuko jendeak hamaiketako oparoak antolatzen zituzten igandeetan, berandu samar. Ohitura Estatu Batuetara eta Mexikora zabaldu zen eta, ondoren, mundu zabalera.
Brunchari buruz idatzi zen lehen aldia Punch aldizkari satiriko ingelesean izan zen, 1896an.[1]
Noiz?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brunch baterako ordu egokiena goizeko hamarrak dira, ordu bata arte. Nolabait, berandu altxatuta gozaldu gabe gelditu nahi ez duen jendearentzat. Jatetxe eta hotel batzuek brunch bat eskaintzen dute, batez ere igande eta jaiegunetan ordu tarte horretan. Brunch horiek autozerbitzu gisa antolatuta dagoen buffet bat dira, oro har.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean plater batzuk ez dira aldatzen. Arrautzak, ohiko moduan prestatuak (Benedict eran, nahaskian, frijituak edo poxatuak), ogi txigortua, gazta, ahuakatea, izokin ketua... Ezinbestekoak izaten dira aukera gozoarik ere, arto opilak, pankakeak, bizkotxoak, fruta freskoa... Edariei dagokienez, kafea eta tea oinarrizkoak dira. Ohikoa izaten da ere zuku naturalak eta smooothieak.[2]