Brunei
| Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitza برني دارالسلام Negara Brunei Darussalam |
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||
| Goiburua: Brunei Darussalam Malaieraz: Brunei, bakearen aberria. |
||||||
| Ereserkia: Allah Peliharakan Sultan | ||||||
| Hiriburua eta hiri handiena | Bandar Seri Begawan | |||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Malaysiera | |||||
| Herritarra | bruneitar | |||||
| Gobernua | Monarkia absolutua | |||||
| - | Sultana | Hassanal Bolkiah | ||||
| Independentzia | ||||||
| Azalera | ||||||
| - | Guztira | 5,770 km2 (171.) |
||||
| - | Ura (%) | 8,6 | ||||
| - | Dentsitatea | 63 bizt./km2 | ||||
| Dirua | Dolar bruneitar (BND) | |||||
| Ordu-eremua | GMT +8 (UTC+8) | |||||
| - | Udan (DST) | (UTC+8) | ||||
| Aurrezenbakia | 673 | |||||
| Internet domeinua | bn | |||||
| Txinera, ingeles eta tawi hizkuntzak hitz egiten dira. | ||||||
Bruneiko sultanerria (izen ofiziala: Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitza[1], malaysieraz: Negara Brunei Darussalam) Borneo uharteko estatua eta sultanerri islamiarra da, Hego-ekialdeko Asian. Muga hauek ditu: Hego Txinako itsasoa, iparraldean, eta Sarawak malaysiar estatua, gainerakoan (Sarawak-ek Brunei bitan banatzen du, gainera).
Hiriburua Bandar Seri Bagawan da. Hiri nagusiak Kuala Belait, Tutong eta Bangar dira.
Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizatalde nagusiak malaysiarrak (% 67) eta txinatarrak (% 15) dira. Hizkuntzak malaysiera (ofiziala), ingelesa (harreman ofizialetarako erabiltzen dena) eta txinera dira. Erlijio nagusia islama da. Biztanle gehienak hiriburuan bizi dira. Biztanleria oso gaztea da: ia biztanleen erdia 15 urtetik beherakoa da, eta bizi-itxaropena Asiako hego-ekialdeko altuena da. Hezkuntza doakoa da maila guztietan, baita bertako zein atzerriko unibertsitateetan ikasketak egiten dituztenentzat ere.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1984. urtean burujabetasuna lortu zuenez gero, Hassanal Bolkiah sultana izan da Bruneiko estatu eta gobernuburua. Errege-familiaren barneko liskarrak eta administrazio publikoan, armadan eta ekonomian atzerritarrek izan duten boterea dira (Britainia Handiak eta Estatu Batuek batez ere) Bruneiko azken urteetako historiaren ezaugarri nagusiak. Sultanak ez du onartu liberalizazio politikoa eta oso politika itxia eraman du aurrera, nahiz eta 1993az gero nolabaiteko zabaltzea ekarri duten aldaketa txikiak izan diren; harreman diplomatikoak sortu zituen Albania, Bulgaria, Costa Rica eta Myanmarekin; inbertsioak egin zituen Vietnamen eta Txinan; 1993an APEC elkartearen bileran parte hartu zuen (Asia-Ozeano Bareko Elkarte Ekonomikoa) eta GATT hitzarmena sinatu zuen (Arantzel eta Merkataritzei buruzko Hitzarmen Orokorra). 1998an sute handiak izan ziren Borneo uhartean, Indonesiaren lurraldean, eta Bruneiraino iritsitako keak kalte handiak eragin zituen Bruneiko eguneroko bizitzan.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oro har, herrialde aski aberatsa da, eta Asiako hego-ekialdeko estatuen artean bizi-maila altuena duena. Bertako eta atzerriko enpresen mende dago Bruneiko ekonomia, eta petrolioaren ustiapena da jarduera nagusia (petrolio-ekoizle handietakoa da). Petroliotik ateratzen da barne-produktu gordinaren erdia, gutxi gorabehera. Dena dela, ekonomia-jarduerak ugaritzeko ahaleginak egiten ari da gobernua, petrolioaren gorabeheren mende baitago bestela herrialdea. Petrolioaren prezioen beherakadaren eta Asiako krisiaren eraginez, esaterako, Bruneiko ekonomiaren hazkundea oso murritza izan zen 1999an. Petrolioaz gainera, garrantzitsua da baso-ustiapena eta nekazaritza. Bruneiko sultana, Hassanal Bolkiah, munduko pertsonarik aberatsenetakoa da.
Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sultanerri konstituzionala da (konstituzioa 1959an ezarri zen), eta sultanak du aginpide absolutua; erregeak izendatzen ditu kargu politiko eta administratibo gehienak, eta, oro har, agindu bidez gobernatzen du herrialdea.
Lau probintziatan banatzen da Brunei:
Lau probintziak mukim izeneko eskualde txikiagotan banatzen dira. Orotara, 38 mukim daude Brunein.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brunei |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-29.
| Commonwealtheko estatu kideak | ||
|---|---|---|
| Antigua eta Barbuda • Australia • Bahamak • Bangladesh • Barbados • Belize • Botswana • Brunei • Dominika • Erresuma Batua • Fiji (baliogabetua) • Ghana • Grenada • Guyana • India • Jamaika • Kamerun • Kanada • Kenya • Kiribati • Lesotho • Malawi • Malaysia • Malta • Maurizio • Mozambike • Namibia • Nauru • Nigeria • Pakistan • Papua Ginea Berria • Ruanda • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Samoa • Seychelleak • Sierra Leona • Singapur • Salomon Uharteak • Hegoafrika • Sri Lanka • Swazilandia • Tanzania • Tonga • Trinidad eta Tobago • Tuvalu • Uganda • Vanuatu • Zambia • Zeelanda Berria • Zipre | ||
