Brusela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Brusela Hiria

 Brusela-Hiriburua
00 Bruxelles - Mont des Arts.jpg

Bruselako armarria

Izen ofiziala Ville de Bruxelles / Stad Brussel
Estatua
Eskualdea
 Belgika
 Brusela-Hiriburua
Alkatea Yvan Mayeur
Koordenatuak 50°51′0″N 04°21′0″E / 50.85000°N 4.35000°E / 50.85000; 4.35000Koordenatuak: 50°51′0″N 04°21′0″E / 50.85000°N 4.35000°E / 50.85000; 4.35000
Brusela Hiria non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Brusela Hiria
Eremua 32,61 km2
Biztanleria 166.497 bizt. (2012)
Dentsitatea 5.105,7 bizt./km²
Sorrera 979
http://www.brucity.be

Brusela[1] (nederlanderaz: Brussel, ˈbrʏ.s̪əl̪ ahoskatua; frantsesez: Bruxelles, ˈbʀyˈsɛl ahoskatua; alemanez: Brüssel) Belgika, Flandes eta Europar Batasuneko hiriburua da. NATOk bertan du egoitza politikoa. Bruselar ia guztiek frantsesa dute ama-hizkuntza eta zati txiki batek nederlandera.

Brusela izena bi unitate administratibo desberdini aplikatzen zaie:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brusela izena lehenbiziz Broucsella moduan agertu zen. Izenaren jatorria bruk (zingira) eta sell (kokaleku), hau da, zingiraren kokaleku hitzetatik dator[2]. Bruselaren jatorria San Gaugericusen kapera bat izan zen, Senneko irla batean eraikita 580 urtearen inguruan[3]. San Vindicianusek, Canbraiko apezpikuak, Bosella aipatu zuen 695ean[4] oraindik herrixka bat zen. Bruselaren fundazio ofiziala 979aren inguruan kokatzen da, Behe Lotaringiako Karlos dukeak Santa Gudulako erlikiak ekarri zituenean Moorseletik San Gaugericus kaperara. Karlosek lehenengo gotorlekua eraiki omen zuen, irla berean. Leuveneko Lambert I.ak Karlosen alabarekin ezkontzean, Bruselako konderria lortu zuen. Tokia ondo kokatuta zegoenez, Senneren ondoan eta Brujas, Gante eta Koloniako bidean, Brusela laster hazi eta merkataritza gune garrantzitsua bilakatu zen. Populazioa 30.000 biztanle izatean, ondoko zingirak lehortu zituzten hiriaren hazkundea errazteko. Leuveneko konteek Brabanteko dukeak titulua eskuratu zuten 1183-1184 artean. XIII. mendean hiriak lehenengo harresiak izan zituen[5].

Lorrenako Karlos, Bruselako fundatzailea

Mende horretan erabaki zen agiri ofizialetan latinaren ordez, nederlandera erabiltzea. Hiria etengabeko handitzeak behartu zuen beste harresi eraztun bat eraikitzea (1356-1383). Gaur egun posible da hauetariko aztarna batzuk ikustea, gehienbat eraztun txikiarenak. Alderdi zaharra inguratzen duten zenbait errepidek nabarmen adierazten dute nondik zihoan antzinako murrua. XV. mendean, Flandesko Margarita III.a eta Filipe Burusoilaren (Burgundiako dukea) ezkontzaren ondorioz, Valois Etxea eta Brabanteko dukerria bildu ziren, haien Antonio oinordekoarekin. Geroago, leinu hau Habsburgoekin lotu zen (Austriako Maximiliano, Maximiliano I.a, Erromako Enperadore Santua eta Burgundiako Mariaren ezkontza, Bruselan jaio zena). Honen ondorioz, Brabantek independetzia galdu zuen baina Brusela Herbeheretako hiriburua bilakatu zen. 1516an Karlos V.a, 1506tik Herbeheretako oinordekoa, Espainiako errege aukeratu zuten Bruselako katedralean. Aitonaren heriotzaren ondoren, Maximiliano I.a 1519an, Habsburgoren inperioa heredatu zuen, beraz, Erromako Enperadore Santuaren titulua ere.

1695ean, Frantziako Luis XIV.ak agindu zuen Brusela bonbardatzea. Gertaera honek eta ondoriozko suteak eragin zuten Bruselak inoiz izan duen hondamendirik handiena. Plaza Handia eta 4.000 etxe birrindu ziren. Geroago, hiriko gunea berreraiki zen itxuraldaketa sakonarekin, gaur egun nabaria dena. 1746an, Frantziak Austriako Ondorengotza Gerran hiria okupatu zuen, baina hiru urteren buruan Austriari bueltatu zion. Bruselak Austriarekin iraun zuen 1795 arte, Frantzia Herbeheretako hegoaldeaz jabetu zenean. Brusela Dyle departamentuko burua bilakatu zen eta Frantziaren menpean egon zen 1815 arte. Urte horretan Herbeheretako Erresuma Batuaren zati bat zen. Dyle departamentuak Hegoaldeko Brabant izena hartu zuen, Brusela hiriburua izanik.

1830ean, Belgikako iraultza gertatu zen Auber operaren antzezpen baten ostean, Porticiren mutua, La Monnaie antzokian. Brusela aukeratu zen estatu eta gobernu berriaren egoitza izateko. 1831ko uztailaren 21ean, Leopoldo I.a belgiarren lehenengo errege izendatu zen. Honek harresiak botatzeaz gain eraikin berriak altxatu zituen ere. Independentziaren ondoren, hiriak hainbat aldaketa izan zituen. Senne ibaia osasunerako arrisku handia bilakatu zenez, estali zen eta horren lekuan bulebarrak agertu ziren.

Belgikaren independentzia unean, Bruselako populazioaren bi heren hizkuntzaz nederlanderadunak ziren, nahiz eta 1921 arte frantsesa administrazioko hizkuntza bakarra eta eliteen hizkuntza izan zen. XIX-XX. mendeetan zehar azken hau bihurtu zen hiriko biztanle gehienen hizkuntza. Halaere, aipatutako urtean, Belgika hiru hizkuntz-eskualdetan banatu zen: Flandesen neerlandera, Walonian frantsesa eta Bruselan elebiduna.

I. Mundu Gerran, alemaniarrek Brusela okupatu zuten kalte handirik egin gabe. II. Mundu Gerran, berriz, britainiarrek alemaniarren eskuetatik askatu zutenerako, egindako kalteak handiagoak izan ziren.

Gerraren ondoren, Brusela modernizatu zen. Ipar-hegoaldeko konexioa, hiriko tren geltokirik handienak lotzen zituena, 1952an bukatu zen. Bruselako premetroa 1969an eta metroa 1976an amaitu ziren. 1960tik Brusela, de facto, Europar Batasuneko hiriburua bilakatu zenez eraikin historiko ugari behera bota ziren beste berri batzuk kokatzeko haien lekuan. Prozesu honi Bruselizazioa deitu zen.

Brusela haren eskualdearen hiriburua da 1989tik. Bere estatusa elebiduna da eta Flandes eta Waloniarekin Belgikako hiru eskualdeak osatzen ditu[6][7].

Europar Batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruselak Europar Batasuneko hiriburu funtzioak betetzen ditu. Berez EBk ez du hiriburu ofizialik, baina Amsterdameko Itunak formalki aitortzen dio Bruselari batasuneko hiru erakunde politiko nagusien kokagunea: Europako Batzordearena, Europako Kontseiluarena eta Europar Legebiltzarrarena (azken erakunde honek bi egoitza ditu, bata Estrasburgon osoko bilkuretarako, eta bestea Bruselan komiteen eta alderdi politikoen bilkuretarako).

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atomium[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Atomium»

103 metroko eraikin bitxia da, eta burdin kristal bat irudikatzen du, 165 mila milioi handiz handiagoa. Eraikin hau, André Waterkeyn arkitektoak diseinatu zuen, 1958an, Bruselan bertan ospatu zen Lehen Mailako Erakusketa Orokorraren ondorioz. Altzairu eta aluminiozko 9 esferaz osaturik dago. Horietako bakoitzak, 18 metroko diametroa du.

Manneken Pis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Manneken Pis»

50 cm inguruko brontzezko estatutxoa da, Bruselako erdigunean dagoena. Iturriaren barnera txiza egiten ari den mutiko biluzi bat irudikatzen du. Bruselako hizkeran (nederlandera oinarrikoa) Menneke Pis esapideak "mutikoa txiza egiten" esan nahi du.

Atomiuma eta Enparantza Nagusiarekin batera, hiriko ikurretako bat da, baita bertako toki turistikoenetako bat ere, bertako biztanleen izpiritu independentearen ikur ere badela.

Turista guztiek egiten dute argazki bat bertan.

Fitxategi:Brussels Palais Royal.jpg|Errege jauregia. </gallery>

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Brussels)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.3 20.0 24.2 28.7 34.1 38.8 37.1 36.5 34.9 27.8 20.6 16.7 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.6 10.4 14.2 18.1 20.6 23.0 22.6 19.0 14.7 9.5 6.1 14.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.3 3.7 6.8 9.8 13.6 16.2 18.4 18.0 14.9 11.1 6.8 3.9 10.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.1 -18.3 -13.6 -5.7 -2.2 0.3 4.4 3.9 0.0 -6.8 -12.8 -17.7 -21.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.7 0.7 3.1 5.3 9.2 11.9 14.0 13.6 10.9 7.8 4.1 1.6 6.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76.1 63.1 70.0 51.3 66.5 71.8 73.5 79.3 68.9 74.9 76.4 81.0 852.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 19.2 16.3 17.8 15.9 16.2 15.0 14.3 14.5 15.7 16.6 18.8 19.3 199
Elur egunak (≥ 1 mm) 5,2 5,9 3,2 2,4 0,4 0 0 0 0 0 2,4 4,6 24,1
Eguzki orduak 59 77 114 159 191 188 201 190 143 113 66 45 1546
Hezetasuna (%) 86.6 82.5 78.5 72.5 73.2 74.1 74.3 75.5 80.9 84.6 88.2 88.8 80
Iturria: [8]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea 1900 1910 1920 1930 1947 1961 1970 1976
Biztanleria 183.686 177.078 154.801 200.433 184.838 170.489 161.080 152.850
Iturria: Nationaal Instituut voor de Statistiek

Biztanleriaren bilakaera udalerrien batzearen ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea 1977 1980 1985 1990 1995 2000 2005 2010
Biztanleria 152.850 143.957 136.569 136.706 135.681 133.859 142.853 157.673
Iturria: Nationaal Instituut voor de Statistiek

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruselako metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Bruselako metroa»

Brusela hiriko garraiobide publikoa da. 1976ko irailaren 20an zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak hiru linea eta 32,2 kilometro dauzka.

2008an 136 milioi bidaiarik erabili zuten.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brusela ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Bruselar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf .
  2. Geert van Istendael Arm Brussel, uitgeverij Atlas, ISBN 90-450-0853-X
  3. "Brussels History". City-data.com. Retrieved 5 July 2009.
  4. Jean Baptiste D'Hane, François Huet, P.A. Lenz, H.G. Moke (1837). Nouvelles archives historiques, philosophiques, et littéraires (in French) 1. Gent: C. Annoot- Braeckman. p. 405. Retrieved 11 September 2010.
  5. (Dutch) Zo ontstond Brussel Vlaamse Gemeenschapscommissie – Commission of the Flemish Community in Brussels
  6. "The Belgian Constitution (English version)" (PDF). Belgian House of Representatives. January 2009. Retrieved 5 June 2009. Article 3: Belgium comprises three Regions: the Flemish Region, the Walloon Region and the Brussels Region. Article 4: Belgium comprises four linguistic regions: the Dutch-speaking region, the French-speaking region, the bilingual region of Brussels-Capital and the German-speaking region.
  7. "Brussels-Capital Region: Creation". Centre d'Informatique pour la Région Bruxelloise (Brussels Regional Informatics Center). 2009. Retrieved 5 June 2009. Since 18 June 1989, the date of the first regional elections, the Brussels-Capital Region has been an autonomous region comparable to the Flemish and Walloon Regions.[dead link] (All text and all but one graphic show the English name as Brussels-Capital Region.)
  8. http://www.meteo.be/meteo/view/fr/360361-Parametres.html Meteo.be webgunea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brusela Aldatu lotura Wikidatan

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]