Edukira joan

Bubaque uhartea

Koordenatuak: 11°17′N 15°50′W / 11.28°N 15.83°W / 11.28; -15.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bubaque uhartea
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motahiria eta uhartea
Luzera13,6 km
Zabalera8 km
Azalera70 km²
Geografia
Map
Koordenatuak11°17′N 15°50′W / 11.28°N 15.83°W / 11.28; -15.83
UTC orduaUTC−01:00
Honen parte daBijagós Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Ginea-Bissau
Province of Guinea-BissauSul Province
Region of Guinea-BissauBolama region
Sector of Guinea-BissauBubaque
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaBijagós Islands (en) Itzuli

Bubaque uhartea (portugesez: Ilha de Bubaque) Bijagós uhartediko uhartea da, Ginea Bissaun. Bijagóseko uharte populatuena da eta egoitza administratiboa ere bai.[1] 2009ko erroldaren arabera 6.427 biztanle ditu. Bubaque hirian 4.299 bizi dira.[2]

Uhartedi guztia UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2025ean.[3]

Itxura borobiltsua du, pixka bat luzatua. 13,6 km luze eta 8 km zabal da, guztira 75 km²-ko azalera du. Uhartea oso laua da.

Afrika mendebaldeko merkataritzan aspalditik izan zen toki garrantzitsua, eta flota aipagarria eraiki zuten.

Vasco da Gama portugaldar itsasgizona izan zen lehenengo europarra Bubaquera iristen. 1498an egin zuen geldialdia Indiarako espedizioaren ibilbidean.[4] 1535. urtean Joan III.a Portugalgoaren anaia Dom Luisek Bijagós uhartedia konkistatzeko armada gidatu zuen baina uhartekoek portugaldarren armada suntsitu egin zuten. 1550. urterako ituna sinatu zuten alderdi biek eta bijagóstarrak portugaldarrentzako esklabuak hornitzen hasi ziren.

1853, urtean britainiarrek Bijagós uhartedia eskuratu zuten. Bolamako matxinadaren ondoren Ulisses Grant estatubatuar presidenteak uhartediarekiko portugaldarren eskubidea hobetsi zuen.[4]

XX. mendearen haieran europarren eragin handiena jasan zuen uhartea izan zen Bubaque. Lehen Mundu Gerraren aurretik kolono alemaniarrak zeuden eta palma-olio lantegia eraiki zuten. 1920tik aurrera Portugalgo gobernuak uhartediko egoitza administratibo aukeratu zuen.

Bubaque Aireportua dago uhartean eta astean behin Bijagós I ferryak lotzen du Bissau hiriburuarekin.[2] Kanoak ere badira hiriburua eta Bubaque astean bitan lotzen dituztenak.[4]

Oihanak erabat estalita dago eta basabizitza oso ugaria da, horrek turista ugari erakartzen ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) What To Know About Visiting The Bijagos Islands Of Guinea-Bissau. 2021-03-24 (kontsulta data: 2025-08-27).
  2. a b (Ingelesez) Guinea-Bissau: Bubaque Island – Bubaque – Travel2Unlimited. (kontsulta data: 2025-08-27).
  3. whc.unesco.org (kontsulta data: 2025-08-27).
  4. a b c (Ingelesez) Pereira, Marco. (2023-03-17). «The Portal of the Bijagós» Got2Globe (kontsulta data: 2025-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]