Bubblegum pop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bubblegum pop nerabeei zuzendutako musika da.

Bubblegum pop (euskaraz "Txikle-pop") edo bubblegum musika edo, besterik gabe, bubblegum, pop musikaren genero musikal bat da, melodikoa eta erritmo bizikoa, nerabezaro eta nerabeak erakartzeko merkaturatua. Askotan muntaketa-lineako prozesu batean ekoizten da, sarritan abeslari ezezagunak erabiltzen dituzten ekoizleek bultzatuta.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bubblegumaren aldi klasikoa 1967tik 1972era izan zen. Bigarren bubblegum oldea bi urte geroago hasi zen, eta 1977ra arte iraun zuen; nolabait, disco musikak eta punk rockak fenomenoarekin bukatu zuten.[2]

Generoa, batez ere, albumen ordez disko singleen fenomenoa izan zen, nerabeek eta aurre-nerabeek albumetan gastatzeko diru gutxiago zutela eta, beraz, albumak baino gehiago singleak erosteko joera zutela uste baitzuten. Gainera, talde asko estudioko musikariekin prestatu izan ziren. Bubblegum kantu ugari arrakasta bakarreko fenomenoak izan ziren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bubblegum generoaren ezaugarri nagusiak hauek dira:[3]

  • pop edo rock musika da baina nerabe eta aurre-nerabeak erakartzeko egina eta merkaturatua
  • ekoizleek bultzatutako muntaketa-lerroko prozesu batean ekoitzia izaten da; horrek estilo "prefabrikatua" izatearen kritikak ekarri dizkio
  • erritmo bizikoa
  • taldean abesteko koruak
  • haurren itxurazko tematika eta inozentzia landua
  • batzuetan abestiek mezu sexuala dute
  • bubblegumak oso gutxitan izaten ditu gitarra-soloak, normalean organoa izaten dute, eta, askotan, txaloak erabiltzen ditu perkusio-tresna gisa.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende amaieran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musica dance estiloaren agerpenarekin bubblegum dance garatu zen ere bai; azken estilo honek Aqua taldearen «Barbie Girl» abestiarekin mundu mailako arrakasta lortu zuen. Bubblegum pop, bestetik, teen pop generoarekin lotuta dago. Teen popen arrakasta handiko abeslariak ezagunak egin dira: Justin Bieber eta Marina Diamandis bakarlariak edo One Direction gisako taldeak. Esparu berean Disney faktoriak bultzatutako artista gazteak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://hmong.es/wiki/Bubblegum_pop
  2. Cooper, Kim (2001). Feral House, ed. Bubblegum Music is the Naked Truth: The Dark History of Prepubescent Pop, From the Banana Splits to Britney Spears. ISBN 0-922915-69-5 [].
  3. https://www.cinconoticias.com/bubblegum-pop/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]