Cerro Buenavista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenavista Muinoa» orritik birbideratua)
Artikulu hau Madrilgo probintziako muinoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Buenavista».
Buenavista

Cerro Buenavista muino lekuko bat da, Leganés eta Getafe udalerrien arteko mugan kokatua, Madrildik 12 kilometro hegoaldera, Madrilgo Erkidegoan (Espainia). 704 metro garai da.

Altxatze hau, Getafeko punturik garaiena da, eta Leganeseko garaienetako bat. Hego-ekialdeko magalean, III. Sektorea izeneko auzoa dago, Getafen, eta, ipar-mendebaldekoan, berriz, Leganeseko hilerria. Muino honen tontorrean, Elisabet II.aren Kanalaren 13. ur gordailua dago, 1975ean eraikia eta 254.897 metro kubikoko edukierarekin.

Buenavista Muinoak, izen hau, bere tontorretik ikus daitezkeen paisaiengatik du. Bertatik, egun oskarbietan, Gredoseko mendizlerroaren ekialdeko muturra, Guadarramako mendilerroa, Ayllóngo mendilerroaren mendebaldea, Madril, Getafe, Fuenlabrada eta Leganés ikus daitezke. Muinotik gertu eta bere tontorrean, Getafe eta Leganeseko jendeak asko erabiltzen dituen hainbat bide dago. Bertara joaten dira, herritik kanpo kirola egiteko asmoz.

Egun, Getafen dagoen zatiaren urbanizatze lanak hasi dira. Urbanizatze honek, muinoa, herriko garapen urbanistiko berrietako batean bihurtuko du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]