Buenos Aires/General Carrera aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Buenos Aires/General Carrera aintzira
Lago Buenos Aires (es) Argentina
Lago General Carrera (es) Txile
Lago Gral. Carrera 01.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 202 m
Azalera 1.850 km²
Sakonera 590 m
Geografia
Koordenatuak 46° 26′ 44″ S, 71° 42′ 39″ W / 46.445471°S,71.710699°W / -46.445471; -71.710699Koordenatuak: 46° 26′ 44″ S, 71° 42′ 39″ W / 46.445471°S,71.710699°W / -46.445471; -71.710699
Herrialdea Txile eta Argentina
Lurraldea General Carrera probintzia eta Santa Cruzko probintzia
Hidrografia
Ur-emaileak
Hustubidea Baker ibaia, Fénix Chico
Arroaren azalera 4.000 km²

Buenos Aires/General Carrera, Patagonian, Argentina eta Txile artean, dagoen aintzira da. Argentinan Lago Buenos Aires («Buenos Aires aintzira») du izena; Txilen, berriz, Lago General Carrera («General Carrera aintzira»). Hego Amerikako laugarren aintzirarik handiena da, Maracaiboko aintzira, Titikaka eta Pooporen ondoan[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850 km²ko eremua hartzen du, horietatik 970 Txileko Aisén eskualdean eta 880 Argentinako Santa Cruzko probintzian. Gehienezko sakonera 590 mkoa da[1]. Aintzirak Andeetako glaziarretatik datorren ura hartzen du, eta hustubidea Ozeano Barean itsasoratzen den Baker ibaia da. Ekialdean Fénix Chico deritzon ibaiadar txiki bat ere dauka.

Eskualdeko klima latza denez gero, aintziraren ertzean herri gutxi dago: Puerto Ingeniero Ibáñez (iparraldeko ertzean) eta Chile Chico (hegoaldekoan) Txileko aldean, eta Los Antiguos Argentinako aldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Marquez, Jaime El Lago General Carrera, o Lago Buenos Aires universomarino.com . Noiz kontsultatua: 2015-09-19 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buenos Aires/General Carrera aintzira Aldatu lotura Wikidatan