Buffalo Bill

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Buffalo Bill
Cody-Buffalo-Bill-LOC.jpg
Bizitza
Jaiotza Scott konderria (Iowa)1846ko otsailaren 26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Denver1917ko urtarrilaren 10a (70 urte)
Hobiratze lekua Lookout Mountain
Heriotza modua berezko heriotza (giltzurruneko gutxiegitasuna)
Lanbidea
Lanbidea aktorea, idazlea, antzerki aktorea eta frontiersmana
Jasotako sariak
IMDb nm0168621
Buffalo Bill Cody signature.svg

William Frederick Buffalo Bill Cody (1846ko otsailaren 26a, LeClaire udalerritik hurbil, Iowa - 1917ko urtarrilaren 10a, Lookout Mountain, Golden, Colorado) estatubatuar gudaria, bufalo ehiztaria, ikuskizun antolatzailea eta plazagizona izan zen. Mendebalde Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa izan zen.

Gaztetan denetarik egin zuen: zamalaria, mezularia, Pony Expresseko langilea, gidaria, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasunaren aldeko gudaria, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako esploratzailea, bufalo ehiztaria (bere ezizena hortik zetorren), ostalaria... guzti honek Mendebalde Urruna ongi ezagutzeko beta eman zion.[1]

Buffalo Bill's Wild West[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an "Buffalo Bill's Wild West" ("Buffalo Billen Mendebalde Basatia") ikuskizuna sortu zuen.[1] Bertan, eta beste askoren artean, Zezen Eseria buruzagiak eta hogeiren bat sioux gudarik parte hartu zuten. Ikuskizun honetan benetako indiar eta cowboyak parte hartzen zuten. Ikuskizun hau Europan zehar ere jardun zuen, honek Mendebalde Urruna mundu mailan ezagun bilakatzen asko lagundu zuelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   William “Buffalo Bill” Cody, http://www.wdl.org/en/item/11200/. Noiz kontsultatua: 2013-06-02 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buffalo Bill Aldatu lotura Wikidatan