Bujta repa
Bujta repa (arbi garratz edo txerri erregosia eskabetxean arbi birrinduekin) Esloveniako plater nazionala da. Prekmurje zonaldeko plater bat da, Esloveniako ipar-ekialdean dagoena. Bujta esamoldea bujti (hil) aditz-formatik dator. Platera neguan gozatzen zen, txerriboda egin ondoren.[1][2]
Txerriaren buruko, lepoko eta azaleko gantz-zatiekin eta arbi garratzekin prestatzen zen. bujtak koipetsua eta ondo gizendua izan behar zuen. Erregela baten arabera, ez zen lurruna plateretik irteten ikusi behar. Zenbat eta hotz handiagoa orduan eta koipetsuagoa zela uste zuten. Orain ohitura hori praktikatik kanpo dago, gantza gutxiago erabiltzen baita.[3]
Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txerri-hezur mamitsuak uretan egosten dira 30 bat minutuz. Gero, arbi garratz birrinduak eta espeziak gehitu, eta su txikian irakiten utzi. Arbiak samur daudenean, artatxiki aleak gehitzen dira. Artatxikia egosita dagoenean, roux distiratsu bat prestatzen da tipula xehatuarekin eta piper gorri hautsarekin. Ur hotza eta roux-a gehitzen zaizkio artatxikiari. Babarrunak (bakoitza bere aldetik prestatu behar direnak) bujta repa-n ere jarri ohi dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Slovenian Cuisine: Cookbook of Southern Slavs. L.Prochazka (2017) 90 pag. ISBN 1979472424, ISBN 978-1979472425
- ↑ The Food and Cooking of Slovenia: Traditions, ingredients, tastes & techniques in over 60 classic recipes . J,Bogataj (2009) 128 pag. ISBN 1903141605, ISBN 9781903141601
- ↑ Taste Slovenia. Bogataj Janez, 2007. Rokus Gifts. ISBN 978-961-6531-39-9