Edukira joan

Bukavu

Bukavu
muga-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kongoko Errepublika Demokratikoko probintziaHego Kivu
Izen ofizialaBukavu
Costermansville
Geografia
Koordenatuak2°30′00″S 28°52′00″E / 2.5°S 28.866666666667°E / -2.5; 28.866666666667
Map
Azalera60 km²
Altitudea1.498 m
Demografia
Biztanleria707.053 (2012)
Dentsitatea11.784 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1901
Ordu eremuaCentral Africa Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakPalermo
mairiedebukavu.net
Bukavu hiria, Kivu lakuaren ertzean

Bukavu Kongoko Errepublika Demokratikoko (frantsesez, République Démocratique du Congo, RDC) ekialdeko hiri bat da, Kivu lakuaren hego-mendebaldean kokatua, Ruzizi ibaiaren ertzean, Ruandarekin muga egiten duena. Hego Kivu probintziako hiriburua da, eta hiri eremuak 1.174.000 biztanle inguru zituen 2025 urte hasieran. 2002 urtean 425.000 inguru ziren[1].

Hiriko ikuspegi orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru komunetan banatuta dago[2]: erdialdeko Ibanda, non hiriko eraikin eta erakunde nagusiak dauden, eta Espetxe Zentrala; hegoaldean, Kadutu,hiriko merkatu handienarekin; eta ekialdean, Bagira.

Ipar aldean, hiria Kivu lakuan barneratzen da  bost penintsuletan. Hego aldera, berriz, lakuaren inguruko muinoetan, Rusizi ibaiaren ertzean zehar. Erdialdean aro kolonialeko[3] Art Déco estiloko hainbat eraikin nabarmentzen dira[4]. Edo Notre -Dame de la Paix katedrala.

Bestalde, Alfajiri bezalako izen eta historia handiko ikastetxeak daude, Lycée Wima, collège Kitumaini, institut Bwindi, école polytechnique, edo ITFM...  Unibertsitate ofiziala (UOB)[5], katolikoa (UCB)[6], ebanjelikoa (UEA)[7], Institut supérieur de Développement Rural (ISDR)[8]...

Hegoaldean daude Panzi ospitala eta Panzi Fundazioaren La Cité de la Joie aterpetxea[9].

Ferry terminala, berriz, Goma hiriarekin lotzen duena. Transafricaine 8 Lagos-Mombasa errepide-ardatza Bukavun barna pasatzen da, nahiz eta gutxi garatuta dagoen, oraindik, Kongoko oihanetan. Kavumuko aireportua 35 bat kilometro iparraldera dago.

Bukavu hiritik hurbil dago, iparraldera, Kahuzi-Biega parke naturala, lautadako gorilaren bizitokia.

1900ean, garai kolonial belgikarrean fundatua, "Costermansville" izena jarri zioten 1927 eta 1953 urteen artean, Paul Costermans militar eta funtzionario kolonialaren omenez.

Bukavu hiriaren azken hamarkadak markatuta egon dira, batez ere, 1994ko Ruandako genozidioa eta gero eman ziren Hutu errefuxiatu oldeen ondorioengatik. 1996-1997 urteetan Kongoko Lehen Gerra eman zen, eta 1998-2003 urteetan Kongoko Bigarren Gerra, Ipar Kivu eta Hego Kivu probintzietan, batez ere 2004tik aurrera ere etengabe jarraitu du Kivuko gatazkak, berriz ere desplazatu oldeak eragin dituenak[10]. 2025ko otsailean Bukavu hiria hartu zuen M23 talde armatuak[11].

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Floribert Chebeya, Vois del Sans Vois (VSV) GKEko fundatzailea, 2010ean eraila

Denis Mukwege, ginekologoa, Bakearen Nobel Saria (2018)

Christophe Munzihirwa, artzapezpikua, 1996an eraila, beatifikazioa 2016an hasia

Pierre Pay-Pay wa Syakassighe, ekonomista eta politikoa, ministroa izandakoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bukavu, Democratic Republic of the Congo Population (2025) - Population Stat» populationstat.com (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. (Frantsesez) Les Quartiers de la Ville de Bukavu – De Kadutu, d’Ibanda et de Bagira – ADIB. (kontsulta data: 2025-06-24).
  3. Repnine, Igor. «photos de Bukavu» www.stiopka.com (kontsulta data: 2025-06-24).
  4. (Ingelesez) «Bukavu, Africa’s forgotten art deco jewel» The Independent (kontsulta data: 2025-06-24).
  5. (Frantsesez) «Université Officielle de Bukavu» uob.ac.cd 16 janvier 2025 05:14 (kontsulta data: 2025-06-24).
  6. (Frantsesez) UCBUKAVU | Site web de l'Université Catholique de Bukavu (UCB) : Super Lacus Ac Montes Splendens. (kontsulta data: 2025-06-24).
  7. (Frantsesez) «Accueil» UEA - Université Evangélique en Afrique (kontsulta data: 2025-06-24).
  8. (Frantsesez) «Accueil» ISDR BUKAVU (kontsulta data: 2025-06-24).
  9. (Ingelesez) «Home» City of Joy 2024-12-22 (kontsulta data: 2025-06-24).
  10. (Ingelesez) «World News in Brief: Fresh fighting in eastern DR Congo, global trade update, elections in CAR, Pakistan train hijack | UN News» news.un.org 2025-03-14 (kontsulta data: 2025-04-02).
  11. (Ingelesez) «DR Congo’s M23 rebels enter centre of strategic city Bukavu» Al Jazeera (kontsulta data: 2025-04-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]