Bulgaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bulgariako Errepublika
Република България
Bandera Armarria
Goiburua: Съединението прави силата
(Batasunak indarra sortzen du)
Ereserkia: Мила Родино
(Aberri maitea)
Hiriburua
eta hiri handiena
Sofia
Hizkuntza ofiziala(k) Bulgariera
Herritarra bulgariar[1]
Gobernua Errepublika parlamentarioa
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 110,993.6 km2 (105.)
 -  Ura (%) 0,3
Biztanleria
 -  2009 zenbatespena 7.563.710 (98.)
 -  Dentsitatea 66,2 bizt./km2 (139.)
Dirua Lev (BGN)
Ordu-eremua EET (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 359
Internet domeinua bg

Bulgaria[1] (bulgarieraz: България, bɐɫˈɡarijɐ ahoskatua), ofizialki Bulgariako Errepublika (bulgarieraz: Република България, rɛˈpublikɐ bɐɫˈɡarijɐ ahoskatua), Europar Batasuneko estatua da 2007ko urtarrilaren 1etik, Ekialdeko Europan kokatua. Mugakide hauexek ditu: Mazedoniako Errepublika mendebaldean, Errumania iparraldean eta Grezia eta Turkia hegoaldean.

Hiriburua Sofia du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirin Parke Nazionala

Bulgaria Trazia, Moesia eta Mazedoniako eskualde klasikoak konposatuta dago. Lurraldearen hegomendebala menditsua da: hantxe Balkaniar penintsularen mendirik altuena dago, 2.925 metroko Musala, hain zuzen ere. Balkanetako mendilerroa lurraldearen erdia zeharkatzen du ekialdetik mendebalderaino, Rosen Arana famatuaren iparraldean. Bulgariako hegoekialdean lautadak eta muinoak daude, eta ekialdean Itsaso Beltzako itsasertzea dago. Iparraldeko mugan Danubio Bulgariako ibai nagusia dago. Ibai nagusien artean ere,hegoldeko Struma eta Maritsa daude.

Bulgariar eguraldia epela da, hotza eta hezea neguan eta udan, aldiz, bero eta idorra. Udako tenperaturak 40 gradu zentigradukoak ere izan litezke.

Balkanetako penintsula, bulgarieraz Stara Planina, Balkanetako mendilerroari esker deitua, Bulgariako erdi partetik ibiltzen eta Serbiako ekialderaino iristen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bulgariako historia»

VI. mendearen hasieran, mendebaldeko eslaviar tribuek antzinako Trazia okupatu zuten, bertoko traziar kaleratu edo bereganatuz. VII. mendearen bukaeran, bulgariar horden zati batek (Asiatik etorritako eta huno eta altaiar osaturiko nomada herria edo herrien multzoa), Asparukh kanak zuzenduta, Balkanetako ipar-ekialdera jo zuen eta eslaviar eta traziar bizilagunekin batera, lehenengo bulgariar herria osatu zuten.

Bulgaria Europako potentzia nagusietako bat zen IX eta X. mendeetan zehar, Bizantziar Inperioaren aurka Balkanak menderatzeko borrokatzen ari zela. Baina, 969 urtean, Errusiaren mendebaldean zeuden bikingoek antzinako erreinua txikitu zuten, gero, 1018 urtean, Basilio II.a enperadoreak zuzenduta, bizantziar eraso batek osorik txikitu zuen Erreinua.

1185an erreinua berrezarri zuten, berriro hegoekialdeko Europan potentzia bat izateko: hurrengo bi mendeetan zehar, tartariar, Bizantziar Inperioa, Serbiako erreinua eta Hungaria eta Greziako gurutzatuekin borrokatu baitzituen. XIV. mendearen bukaeran, Otomandar Inperioak herria menperatu zuen. 1878an Bulgariak bere independentzia berreskuratu zuen, hasieran Printzerri autonomoa izaten eta 1908an erreinu burujabe.

1912 eta 1913 urteetan, Bulgaria Balkaniar Gudak deritzen zenbait gatazkatan aritu zuen: hura zela eta, Egeo Itsasoraino heldu zen. Aldiz, Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran, Bulgariak galtzaileen alderdia hautatu zuen.

1939 urtetik 1945 urtera arte, Bulgariak Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte. Hasieran, hau da, 1941eko martxoaren 1era arte, neutrala izan zen baina egun hartan, Erroma-Berlin-Tokio Ardatzarekin bat egiten zuen; 1944ko irailaren 9an aldatu arte, Aliatuekin bat eginez gerraren bukaeraino. Hungariak eta Errumaniak ez bezala (Hirugarren Reicharen menpeko estatuak ziren biak), Bulgariak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin harremanak beti mantendu zuen. Gudaren bukaeran, Bulgaria Ekialdeko Blokearen zati bihurtu eta gobernuak Errepublika Sozialisten sistema hautatu zuen. Komunisten mendea 1990rean bukatu zen; urte hartan, alderdi anitzeko hauteskundeak egin zuten eta, hurrengo urtean, 1949tik parte hartutako Elkar Laguntza Ekonomikoaren Biltzarra utzi zuen.

Bulgaria 2004ko martxoaren 29an NATOren kide bihurtu zen eta, 2007ko urtarrilaren 1ean, Europar Batasunean sartu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bulgariaren banaketa administratiboa»
Oblasti de Bulgarie depuis 1999.png

Bulgaria 28 probintziatan banatuta dago:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro I.a Bulgariakoa, Bulgaria modernoko lehendabiziko Estatu burua, 1878ko Berlingo Itunari esker

Bulgariako Presidentea bost urteko eperako herri-boto zuzena hautatua da eta behin bakarrik hauta daiteke berriz. Estatu Burua eta Indar Armatuen Komandante Nagusia da. Presidentea Segurtasun Nazionalaren Kontsulta-Biltzarraren burua da eta, legegintza-ekimenak aurkez ez baditzakeere, badu beto jartzeko aukera eta ekimena Parlamentuari itzul diezaioke. Horrek gehiengo soila baino ez du behar betoa deuseztatzeko.

Bulgariako Parlamentuak ganbara bakarra du: Biltzar Nazionala (bulgarieraz: Narodno Sabranie), lau urteko eperako herri-boto zuzenaz hautaturiko 240 diputatuek osatuta. Bederatzi banaketa administratiboetako bakoitzak bere hautagai zerrenda aurkezten du. Parlamentuan sartzeko, partidu edo koalizio bakoitzak botoen % 4 behar du. Legeak aldarrikatu, nazio-aurrekontua onartu, presidentziarako hauteskundeak moldatu, Presidentea eta bestelako ministroak kendu, guda-adierazpenak azaldu, herrialdetik kanpo Bulgariako tropen hedatze baimendu eta nazioarteko itunak berretsi behar ditu Parlamentuak.

2005eko ekaineko hauteskundetan, Sergei Stanishevek, Bulgariako Partidu Sozialistaren buruak, garaipena lortu zuen, botoen % 31koarekin. Haren aurkari nagusiak, Saxonia-Coburgoko Simeon Presidente ohiak, % 20 lortu zuen eta Turkiar Gutxiengo Mugimenduak, % 12. Hala eta guztiz ere, hirurok gobernatzeko koalizioa osatu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgaria antzinako Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunetik bere ekonomia aldentzeko arazo gehien izan dituen herrialdeetariko bat izan da, hori dela bere harremanak Erdialdeko Europaren herrialdeekin ez dira besteen bezain onuragarriak. Nekazaritzan, lurraren bi herenetan labore-lurraldea da, batez ere garia, artoa, garagarra, zekalea eta arroza. Industrial laborantza (tabakoa, kotoia edo ekilorea besteak baino errentagarriagoak dira. Lurraren pribatizazioak lur-zatiketa handia ekarri du eta nekazaritza-ustiapenen etekina erori da.

Industria arloan, burdingintza, produktu kimikoak eta ehungintza dira nagusi.

Bulgariaren petrolio ezak kanporen menpekotasun eragin du. Haren ikatz eta lignito meatoki handiek antzinako Zentral Termikoak eta siderurgia mantentzen dituzte. Gainontzeko energia hidraulikoa da, 2006an Kozloduyko Zentral Nuklearraren bi sobietar erreaktoreak itzali behar baitzuen. Zentralaren beste zatiak 212,5 milioi euroko Euratom kredituari esker zaharberritu zituzten eta 1993an, Europar Batasunaren laguntzari esker, segurantza hobetu zuten eta Mazedoniara, Serbiara, Montenegrora eta Errumaniara energia esportatu zuten.

2007tik Europar Batasunaren kidea denez gero, Bulgariaren ustelkeriaren aurkako borroka itzala eta pribatizazioen bizkortzeak banka hobetu du 2009. urterako jomugei begira. 2007ko Europar Batasunarekin sinatutako Itunari esker, Bulgarian euroa evro izena izan daiteke alfabeto zirilikoan egokitzeko.

2006ko ikerketan, Bulgaria eraldaketa esanguratsuenak egin zituen hamar herrialdeetako bat izan zela adierazi zuen Munduko Bankuak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Bulgaria 7.322.000 biztanle ditu. Bizi-itxaropena 72,5 urtekoa da. Biztanleriaren % 98,2 alfabetatuta dago. Seme-alaben batez bestekoa 1,39 emakumeko denez, urtez urte biztanleriaren % 0,83ko galera da.

Herrialdeko osaera etnikoa honako hau da [1]:

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bulgaria Aldatu lotura Wikidatan