Mukibotoi beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulgaria inquinans» orritik birbideratua)
Mukibotoi beltza
Bulgaria inquinans volwassen.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaLeotiales
FamiliaBulgariaceae
GeneroaBulgaria
Espeziea Bulgaria inquinans
Fr., 1822

Mukibotoi beltza (Bulgaria inquinans) Leotiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Haragi urria eta larrukara, ez du janaria prestatzeko balio.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Mamitsua, 4 cm arteko diametroa duen masa gelatinakara trinkoa bezalakoa da. Kopa baten forma du, baina ez oso nabarmena, batzuetan zulo gabe, laua, ertzak ferra-forma du. Barrualdea beltza du eta kanpoaldea arre iluna. Zahartzean, dena beltz, likatsuagoa eta gelatinakara bihurtzen da.

Hanka: Ez du oin garbirik. Karpoforoa bera dago hildako adarrei lotuta.

Haragia: Arre-karamelu kolorekoa, gelatinakara, zaila, trinkoa, elastikoa.[2]

Etimologia: Inquinans epitetoa latinetik dator, kutsatzailea esan nahi duen "inquinans" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukalderako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exidia glandulosa delakoarekin, honen himenioak papila konikoak ditu, haragia ez da arre-karamelu kolorekoa, grisaxka baizik eta esporak ez dira fuliginosak, zuriak baizik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean oso ohikoa, sarritan, hostogalkorren zuhaitz edo adar hiletan talde handiak osatzen dituzte, batez ere haritzetan. Karpoforoak kolore beltzeko esporaz inguratuta egoten dira.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asia.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 797 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 530 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 679 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]