Bulgariera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bulgariera
български език
Bul1.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua Bulgaria, Ukraina, Moldavia, Serbia, Mazedonia, Grezia, Turkia eta emigrante taldeak
Hiztunak 13 milioi inguru
Rankinga 88. hizkuntza mintzatuena
Ofizialtasuna Bulgaria, Europar Batasuna
Eskualdea Balkanak
Araugilea Bulgarieraren Zientzia Institutua
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Balto-Slavic languages Itzuli
Eslaviar hizkuntzak
South Slavic languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, stress-timed language Itzuli eta fusional language Itzuli
Modu gramatikalak mirative Itzuli
Alfabetoa Bulgarian alphabet Itzuli eta Bulgarian Braille Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 bg
ISO 639-2 bul
ISO 639-3 bul
Wikipedia bg

Bulgariera[1] (български, ˈbɤ̞ɫɡɐrski ahoskatua) Bulgarian eta Serbia zein Ukrainako inguru batzuetan mintzatzen den hizkuntza indoeuroparra da. Zehazki, Bulgaria, Dobrudja, Hego Valakia eta Besarabian hitz egiten den hizkuntza hego-eslaviarra da. Mazedonia, Grezia eta Turkian ere bulgarieraren dialekto bereziak mintzatzen dira.

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karaktere zirilikoz idazten da:

А а
/a/
Б б
/b/
В в
/v/
Г г
/g/
Д д
/d/
Е е
/ɛ/
Ж ж
/ʒ/
З з
/z/
И и
/i/
Й й
/j/
К к
/k/
Л л
/l/
М м
/m/
Н н
/n/
О о
/ɔ/
П п
/p/
Р р
/r/
С с
/s/
Т т
/t/
У у
/u/
Ф ф
/f/
Х х
/x/
Ц ц
/ʦ/
Ч ч
/tʃ/
Ш ш
/ʃ/
Щ щ
/ʃt/
Ъ ъ
/ɤ̞/, /ə/
Ь ь
/◌ʲ/
Ю ю
/ju/
Я я
/ja/

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgaria barneko bulgarieraren dialektoen mapa.

Alfabeto zirilikoz idatzia, bulgariera zaharra (IX-XI. m.) Ekialdeko Elizako hizkuntza eslaviar ofiziala izan zen eta eragin handia izan zuen gainerako hizkuntza eslaviar handien garapenean. Bulgariar literaturak ospe handia hartu zuen mundu eslaviar osoan XIV. mendera arte. Otomandar Inperioaren zapalkuntzak (1396-1878) eten zuen literatur aberastasun hori eta abertzaletasunak XIX. mendean indar berezia hartu arte, bulgarierak ez zuen berriro literatura higikunderik izan.

Bulgariera moderno batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgariera moderno batua XIX. mendean sortu zen. Tradizio aberatseko hiztegiaz gainera, bulgariera modernoak grezieratiko, turkieratiko, errusieratiko eta frantsesetiko maileguak hartu ditu nagusiki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bulgariera Aldatu lotura Wikidatan