Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Bulimia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Bulimia
Deskribapena
Mota elikadura-nahasmendu
Espezialitatea Psikologia
Sintoma(k) Oka
Asoziazio genetikoa NKAIN3, DAB1, PERP, COL23A1 eta MSRA
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak fluoxetine, fenfluramine eta maprotiline
Identifikatzaileak
GNS-10 F50.2
GNS-9 307.51
OMIM 607499
DiseasesDB 1770
MedlinePlus 000341
eMedicine 000341
MeSH D052018, D002032 eta D002032
Disease Ontology ID DOID:12129
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasuna 19 urte inguruan gertatzen da. Gaixoak gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, gizarte presioen, etxeko lanen-eta aurrean. Ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz, oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte, baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost bat aldiz izaten dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren, oka egin edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela husteko eta jaten segitzeko. Betekada bakoitzean, 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera irits daitezke.

Izena grezieratik dator: βουλῑμια, boulīmia, "aseezinezko gosea" (βους, bous, "idi" + λῑμος, līmos, "gose").

Sintoma fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisuaren gorabeherak bost edo hamar kilogramo denbora gutxian
  • Irudi osasuntsua itxuraz, gaixotasuna antzematea
  • Eztarriko narritadura
  • Giharretako nekea eta mina
  • Aurpegiaren inflamazioa
  • Nesken kasuan, hilekoaren irregulartasuna
  • Lo eza
  • Gehiegizko izerdia esku eta oinetan
  • Buruko mina
  • Listu guruinak handitu eta esku gainak mintzen zaizkie.
  • Hortzetako esmaltea hondatzen zaie

Sintoma psikologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisuarekiko gehiegizko kezka
  • Jaten gelditu eziniko sentsazioak
  • Barau egiten dute betekadak orekatzeko.
  • Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak
  • Jatorduen ondoren, sarritan joaten dira komunera
  • Pisua maiz hartzen dute
  • Jatordutan urduritzen dira.
  • Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira
  • Janaria objektu pertsonaletan ezkutatzen dute.
  • Jakiak desagertzen dira sukaldean
  • Ziurtasunik eza, onespen beharra
  • Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkiez.
  • Erraz antzematen diren umore aldaketak
  • Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, kontrol ezaren sentsazioa. Autokritika zorrotza.
  • Gehiegizko kezka beren itxura fisikoari buruz
  • Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunaren ondorio larriena heriotza da baina, hala ere, tratamendu luze batekin sendatzera irits daiteke.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bulimia Aldatu lotura Wikidatan