Bullroarer
| Bullroarer | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | noisemaker (en) |
| Hornbostel-Sachs sailkapena | 412.22 |
Bullroarerra, rhombusa edo turnduna[1] burrunaren antzeko musika tresna bat da, Aerofonoen multzokoa.
Paleolito garaitik mundu zabaleko hilobietan aurkitu dira antzeko musika tresnak baina gaur egun Australiako aborigenei lotzen zaie izan ere mendeetan erabili izan dute gizataldeen arteko distantzia luzetara komunikatzeko.[2]
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan zehar antzeko musika tresna ugari daude eta izenak ere ugari dira. Australian erabiltzen denak hiru izen izan ohi ditu; Bullroarer ingelesetik dator eta zezenaren orroari egiten dio erreferentzia, rhombus izenak erronbo forma duela esaten du eta turndun izena aborigenen hizkuntzatik dator.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina desberdinetako bullroarerrak aurkitzen dira, txikienek 15 cm inguruko luzera dute eta 60 cm artekoak ere badaude. 1,2 eta 5 cm arteko zabalera dute. Zurezko taulatxo fin bat da, hegalen profila duena, eta alde zorrotzean zerra itxura har dezake, beti ere eskualdearen kultura eta tradizioen araberakoa. Hezurrez egindako bullroarerrak ere existitzen dira.[3]
Taulatxoari lokarri bat lotzen zaio.
Ohikoa da bullroarerrak australiar aborigenen irudiak margotuta izatea, animaliak adibidez.[4]
Teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lokarriari hasieran bihurdura txiki bat egiten zaio, eta, ondoren, buillroarerra zirkulu handi bat eginez errotatzen da plano horizontal batean, edo zirkulu txikiago bat eginez plano bertikal batean. Bullroarer-aren aerodinamikari esker indar zentrifugoak haren ardatzaren inguruan biraka mantenduko du hasierako bihurritua askatu ondoren ere. Lokarriak bete-betean jotzen du lehenik norabide batean eta gero bestean, txandakatuz.
Errotazioak luzetarako ardatzean bibrazio soinu berezi bat egiten du. Lokarriaren luzerak eragin handia du taulatxoaren jokaeran, baita ere zirkuluaren zabalkundeak, hartzen duen abiadurak eta planoa horizontalean edo bertikalean egiteak ere.
Sortzen duen soinuak maitasun oso txikia duenez distantzia oso luzeak egiten ditu, gau lasaietan hainbat kilometrotara iristen direnak.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko tresnak Paleolito garaitik ezagutzen dira, esate baterako duela 20.000 urteko burrun bat aurkitu zen Ukrainan.[6] Michael Boyd antropologoak, burrunetan aditua denak, Europan, Asian, Afrikan, Amerikan eta Australian antzeko tresnak aurkitu izan ditu.[1] Kultura asko uste dute ateratzen duen soinuak izpiritu gaiztoak uxatzen dituela.[1]
Bullroarerra XIX. mendean kontsideratu zen musika tresna, Lorimer Fison apaizaren lanari esker. Hark eman zion bullroarer izena, Ingalaterran ume zela erabiltzen zuen jostailuaren antzeko musika tresna baitzen.[3]
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australiako aborigenek iniziazio ospakizunetan eta ehorzketatan erabili izan dituzte.[5] Emakumezkoek, iniziatu gabeko gazteek eta leinutik kanpokoek debekatua zuten erabiltzea.[1]
Zeelanda Berrian ere badira bullroarerrak, baina han maoriek musika tradizionalaren osagarri gisa erabiltzen dute.[3]
Gaur egun musikariek filmetako soinubandatan erabiltzen dute misterio sentsazioa emateko. Musika elektronikoan ere barneratzen hasi dira.[6]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Australiako rombusa.
-
Zeelanda Berriko turnduna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) admin. (2017-08-24). Bullroarer - Kate Bush Encyclopedia. (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «@hOMe» Tūhura Otago Museum (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ a b c (Ingelesez) «The Bullroarer: An Instrument That Whirls Through Cultures and Time | Ancient Origins» www.ancient-origins.net 2025-12-27 (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ «BULLROARER | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ a b (Ingelesez) cromwess@wfu.edu. (2018-07-02). «Australian Bullroarer» Timothy S. Y. Lam Museum of Anthropology (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ a b (Ingelesez) «Bullroarer» Organology: Musical Instruments Encyclopedia (kontsulta data: 2025-12-27).