Zintzarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulunba» orritik birbideratua)
Hainbat zintzarri mota Zubietako Errota Ekomuseoan
Pirineoko zintzarri mota zenbait: bulunba edo dunda, zintzarria eta kalaxka.

Zintzarria, halaber joarea edo arrana (Bizk.), abeltzaintzan erabiltzen den ezkila antzeko tresna bat da. Abere talde bakoitzean hainbat animaliari (usu, hierarkikoki nagusiei) zintzarri bat lotzen die abeltzainak eta horrela animaliaren mugimenduek zintzarrien ahotsa entzunarazten dute. Modu honetan errazagoa zaio abeltzainari abereen kokapena jakitea.

Metalezkoak edo egurrezkoak dira. Neurria animaliaren arabera aldatzen da: behienak hamar zentimetrokoak izan daitezke eta ardienak, bost zentimetroak, esaterako.

Zintzarri baten hotsa.

Eratorriak eta sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zintzarriari “joare”, “arran”, “bulunba” eta “klask” ere deitzen zaio, tokia zein den. Txikigarritzat txintxarri forma erabili ohi da. Ez dira ohikoak zintzarri lexemari txikigarria sortzeko ohikoak diren atzizkiak (-txo, -xka, -ño). Txintxarritxo forma txikigarri bikoitza, ordea, ohikoa da, oso zintzarri txikia izendatzeko.

Zintzarri eta joare motak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bildots-joarea edo zintzarri-kalaxka txikia edo txakur txintxarria: Bildotsarentzat.
  • Ardi-joarea, laukantoikoa edo zintzarri-kalaxka: Ardientzat.
  • Ardi-joarea (biribil formakoa): Ardientzat.
  • Joare-larria edo zikiro-joarea: Ardiari edo zikiroari jartzen zitzaion.
  • Dunba txikia: Ardientzat.
  • Behor-joarea: Behorrari jartzen zitzaion.
  • Dunba: Zikiroari jartzen zitzaion. Ardiarentzat handi xamarra bazen ere, bidean joateko ere jartzen zitzaion noizbehinka.

Zintzarriaren atalak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garoia: Bertatik sartzen da uztaia.
  • Uztaia: Gaztainez gehienetan edo haritzez egina izaten zen.
  • Zintzarria edo joarea: Txapaz edo letoiz eginiko zatia.
  • Mingaina: Behien adarra edo idiarena izaten zen normalean. Egun plastikozkoak izaten dira.

Joaregile eta abeltzainen belarri zolia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Caro Baroja eta Pio Caro Baroja etnografoek Navarra, las cuatro estaciones beren filmeko zati bat Zubietako Martzelino San Miguel zubietar joaregilearekin grabatu zuten 1970ean, ofizioaren xehetasunak azaltzeko.[2] Beste azalpen batzuen artean bideoan Martzelinok zioen joare bat egiterakoan bezero bakoitzarentzat soinu desberdin bat sortu behar zuela, eta bezero bakoitzaren joare guztiek soinu bera eman behar zutela. Antzeko azalpen bitxiak eman dituzte 2018an Goizuetako Apezetxea joaregileek[3] eta Ereñotzuko Jose Luix Beasain artzainak.[1]

Inauteriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako eta Iturengo inauterietan joaldunek zintzarriak eramaten dituzte, ustean espiritu txarrak uxatzeko soinuarekin.

Ituringo arotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-kanta honetan, duela hiru mende zintzarriek (joaliek) Iturenen zuten garrantzia ikus dezakegu. Mikel Laboak bertsio ospetsu bat egin zuen.

Ituringo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren degun jakin.
Santuek ez laitekez fiatu zurekin:
San Kritobal urtuta joaliak egin.

Arotzak erran dio bere andreari:
- Urtu behar dinagu, ekarran santu hori!
- Gizona nora zoaz, bekatu da hori!
- Etzionagu erranen sekula nihori.

Ituringo garaile Ramuntxo Joakin
haserre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaitez ongi erretoarekin:
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.

Kobrezko Santurikan inon bazarete,
egoten al zarete hemendik aparte;
baldin arrotz horiek jakiten badute,
gariek egiteko urtuko zaituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Sanz-Azkue, Iñaki. (2017-07-02). «Zarata ala musika?» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-08-08).
  2. Caro Baroja, Julio eta Pio. (1970). "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06).. Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN 84-235-1271-1. (Noiz kontsultatua: 2018-08-07).
  3. Sanz-Azkue, Iñaki. (2018-02-11). «Belarri finetik soinu oneko joarea» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-08-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]