Bumioso
Bumioso | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo barrutia | Bragantza | ||
Posta kodea | 5230 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°34′N 6°31′W / 41.57°N 6.52°W | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 482 km² | ||
Mugakideak | Trabazos, Rábano de Aliste, Alcañices, Bragantza, Macedo de Cavaleiros (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.669 (2011) | ||
Dentsitatea | 9,69 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 273 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
cm-vimioso.pt |
Bumioso —mirandesez— edo Vimioso —portugesez— Portugalgo ipar-ekialdeko kontzeju mugakidea da, Bragançako Barrutian kokatuta dagoena.
5.315 biztanle zituen 2001ean. Euretako batzuk miranderaren hiztunak dira, Angueira eta Vilar Seco-ko fregesietan bizi direnak. Caçarelhos-en ere hiztun bakan batzuk daude, azken hamarkadotan herri horretan erabilera orokorra ez bada ere.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Alcañices (Zamorako probintzia), ekialdean Miranda do Douro, hegoaldean Mogadouro, mendebaldean Macedo de Cavaleiros eta ipar-mendebaldean Bragança udalerri mugakide ditu.
Bestela, Mirandako goi-ordokian kokatuta dago, "Terra Fria transmontana" izeneko ingurunean, Miranda, Bragança eta Vinhais-ekin batera. Udalerri gorabeheratsua da, Angueira, Maçãs eta Sabor-eko ibar sakonek gurutzatua.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fregesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Algoso
- Angueira
- Argozelo
- Avelanoso
- Caçarelhos
- Campo de Víboras
- Carção
- Matela
- Pinelo
- Santulhão
- Uva
- Vale de Frades
- Vilar Seco
- Vimioso
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera (1801-2011)[1] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | ||
1 831 | 5 555 | 11 086 | 11 484 | 12 782 | 8 500 | 6 323 | 5 315 | 4 669 |
Ondare arkitektonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Algoso: Solar dos Távoras, gaztelua (XIII. mendea), pelourinho (XVI. mendea), São João eliza eta kapera (XVII. mendea).
- Angueira: Gago eta Cocoiako kastroak.
- Argozelo: S. Bartolomeu kapera, Terronha eta Cerro Grandeko kastroak.
- Caçarelhos: Capela Joanina.
- Carção: Sabor ibaiaren gaineko zubi erromatarra eta Carçãoko kastroa.
- Vimioso: Eliza (XVI.-XVII. mendekoa), pelourinho (Ertaroa), Batoqueira eta Vale de S. Migueleko kastroak.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Portugesez)Webgune ofiziala