Bunyoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bunyoro
 Uganda
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak 1° 29′ 03″ N, 31° 07′ 57″ E / 1.4841666666667°N,31.1325°E / 1.4841666666667; 31.1325Koordenatuak: 1° 29′ 03″ N, 31° 07′ 57″ E / 1.4841666666667°N,31.1325°E / 1.4841666666667; 31.1325
Carte bunyoro.png
Azalera 18.578 km²
Demografia

Bunyoro mendebaldeko Ugandako erresuma da. XIII. eta XIX. mendeen artean erdialdeko eta ekialdeko Afrikako erresumarik boteretsuenetariko bat izan zen. Bere erregeei omukama diete[1] eta egungoa Solomon Iguru I.a da.

Bertokoei nyoro edo bunyoro (sing.: munyoro) diete eta nyoroeraz egiten dute. Gehienak kristauak dira eta lehen ehizatzaileak baziren ere egun nekazariak dira.

Ugandak 1962an askatasuna lortu zuenean Bunyorok nolabaiteko autonomia izan bazuen ere, ezabatua izan zen 1967an, 1993an berrezarria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Stokes, Jamie (2009) Encyclopedia of the Peoples of Africa and the Middle East 1 Infobase Publishing 506–509 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Uganda
Artikulu hau Ugandako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.