Burdina gori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorituta abereak markatzeko burdinak, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan.
Texasko Mitchell konderriko ganaduzaleen markak.

Burdina goria[oh 1] abereak, zura, edo larrua markatzeko tresna da. Sinbolo edo hizki zehatz baten irudia muturrean duen burdina sutan gorituz gero, eta hura ezarri larru edo azalera jakin batean, marka iraunkor ezabaezin bat uzten du.

Abereen kasuan, jabetza zehazteko metodoa da, abeltzain bakoitzak, jabe bakoitzak, bere marka berezkoa ezarri ohi duenez burdina goriarekin.

Gizakiei ere aplikatu izan zaie esklabotzan.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tradizioan burdina gori forma ez ezik burdin gori forma ere erabili den arren,[1] egungo euskara batuan burdina izenak ez du bukaerako -a galtzen adjektiboen ezkerrean doanean. Hartara, euskara baturako arau-emailea den Euskaltzaindiaren Hiztegian, «Burdina goriz erre» ageri da, burdina izenaren erabileraren adibideen artean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «burdina» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  2. «burdina» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]