Edukira joan

Burdinazko Mozorrodun Gizona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burdinazko Mozorrodun Gizona
Datu biografikoak
Jaiotza, 1640(e)ko hamarkada
HeriotzaParis, 1704ko azaroaren 19a
HerrialdeaFrantziako Erresuma
Sexuagizonezkoa
JardueraPresoa

Burdinazko Mozorrodun Gizonafrantsesez: L'Homme au Masque de Fer— (1640-1703) gizon baten ezizena da; gizon hori 1669 edota 1770ean Eustache Dauger izenpean atxilotu zuten, eta Frantziako hainbat espetxeetan preso eduki zuten, besteak beste Bastillan. Espetxealdi osoan, inork haren aurpegirik ikus ez zezan, belusezko mozorro batez estali zioten; eta guztiz debekaturik zuen espetxezainekin mintzatzea edo edozein kontaktu izatea, jatekoa jasotzeko ez beste. Kondairak dioenez, burdinazko mozorroa jarri zioten.

Frantzian XVIII. mendetik oso errotua dagoen kondaira da, jada Ilustrazio garaian Voltairek bere Luis XIV.aren mendea idazlanean haren lehen aipamena egin zuen. Ondorengo idazlanek kondaira Frantziatik kanpo ezagutzera ematen lagundu zuten, tartean, XIX. mendean Alexandre Dumas idazlearen Bragelonneko bizkondea eleberrian gai hau jorratzen da. Idazlearen arabera, Burdinazko Mozorrodun Gizona ziurrenik Luis XIV.a Frantziakoaren anaia bikia litzateke; haren tronurako oinordekotzan oztopoa litzakeenez, hil gabe denen bistatik kenduko zuketen horrela.

Literaturaz gain, XX. mendetik aurrera zinemak ere mundu osoan kondaira hedatzen eta ezagutzera ematen asko eragin du, gaia zuzenean edo zeharka ukitu duten film ugari egin baitira.

UrteaFilmaZuzendariaAktoreaHerrialdea
1998The Man in the Iron MaskRandall WallaceLeonardo DiCaprioAEB
1977The Man in the Iron MaskMike NewellRichard ChamberlainErresuma Batua
1962Le masque de ferHenri DecoinJean MaraisFrantzia/Italia
1960La máscara de hierroJoselito RodríguezLuis AguilarMexiko
1943El hombre de la máscara de hierroMarco Aurelio GalindoJosé CibriánMexiko
1939The Man in the Iron MaskJames WhaleLouis HaywardAEB
1929The Man in the Iron MaskAllan DwanWilliam BakewellAEB

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]